Hegoaldean | 2025eko Martxoaren 13a
Mediku eskasa
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Espainiako Gobernuko Osasun ministroari eskatu dio azken urtean medikuntza ikasketak egiten dituztenek lan egiteko posibilitatea ukan dezaten, batez ere udan. Espainiar osasun ministerioak Madrilen duen egoitzan bi ordu inguru iraun duen batzarrean, Alberto Martinezek ministroari erran dio, mediku faltagatik, Euskadiko Osakidetzak salbuespen egoera kritikoa bizi duela. "Legezko aukera" bati buruz joan behar dela,...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 13a
Kukua
Egun on eta kuku. Kukua denek ezagutzen dugu, Zuberoan kükia. Erran gabe doa xoria izendatzen dugula bere kantatzeko maneratik kuku! kuku! Bizkaian poxpolin bezala, han gure kalla edo galeperra ogipetik kantuz ari delarik pox-pox-pox-polin egiten omen baitu eta bizkaieraz poxpolin deitzen da xoria bera.
Kukua jiten delarikdenbora ona, sasoin ona jarri behar delako marka omen da, ontsalaz. Entzuten...
Gogoa hazi | 2025eko Martxoaren 13a
Fanatiko zenbaiten faltaz, musulmanek Europan fama txarra dute. Nork ezagutzen ditu? Doi-doia badakigu Koran delakoa dutela beren liburu saindua, Muhammad/Mahomet profetak VII. mendean diktatua. Egia da musulmanek berek oso guti leitzen dutela. Lehenik orduko arabiera klasikoz idatzia da, beraz gaurko arabiera mota desberdinetarik urrun dago. Gainera musulman zorrotzenek itzulpenik ez dute nahi, gogoz ikasi behar dute arabieraz ez dakitenek ere, Jainkoaren hitza delakoan.
Egia da...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 13a
Tiketak-en oroitzapenak
Erloju Comtoise biziki zaharra naiz, belaunaldi batzuk pasatzen ikusi nituen. Inoiz ez nintzen nire sukaldeko xokotik mugitu. Nire xokoan ia mende bat nengoen tik-tak egiten etenik gabe eta soinu egiten ordu laurden guziz. Gaztetan hiru belaunaldikulunkatu nituen nire tik-tak-arekin. Baserria biziki handia zen baina beharrik neguko arrats luzeetan berotzen ninduen tximinia zeukaten jabeek. Kearen usaina ez ezik,...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 13a
Emozioei buruzko tailerrak
Aurten, Milafrangako Bihotz Sakratua eskolan, garrantzitsua iruditu zaigu gogoeta egitea elkarrekin bizitzeko ditugun zailtasunez, desberdintasunez, frustrazioaz: azken finean, gure emozioak nola kudeatu!
Helburu horrekin, erakasleek eta laguntzaileektailerrak prestatu dituzte, urtean zehar arratsalde bereziak antolatuz. 8 tailer egin ditugu, maila anitzeko taldeetan, deneneguneroko bizia...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 13a
Bixintxoetako fandango txapelketa biziki ongi iragan da
Urtarrilaren 19an igande arratsaldez, neguko eguraldi goxoarekin, kolegioko ikasleak elkartu dira Ziburuko pilota plazan den aterpe azpian, besta komiteak antolatu duen fandango txapelketan parte hartzeko. Hiru kategoriak antolatuak ziren: 12 urtez petikoak, 13-16 urte artekoak eta helduak.
Ikasleendako desafioa gainditzeaz gain, batzuk sariztatuak izan dira!
Lehen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016