Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 13a
Yaltan, Churchill eta Rooseveltek sobietarren eskaera guziak onartu zituztela eta Stalinen gezurrak sinetsi zituztela usu errana izan da. Baina "mito bat da" Andrew Roberts historialariaren arabera. Errealitatea (usu bezala!) "biziki konplexuago eta sotilagoa" zen, "akordio finalaren elementu bakoitzak beste guziak hunkitzen" baitzituen.
Stalinen...
Euskal diaspora | 2025eko Martxoaren 13a
JOHNNY CURUTCHET.
Aipatuko dugu hobeki martxoaren 22aren ondotik, baina oroit dezagun hemen omenaldia ukanen duela heldu den asteko ebiakoitzean San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Johnny Curutchet bertsolari san frantziskotar ezterenzubitarrak. Jendeak oro ezagutu eta maite zuen Johnny, baina osagarriz goiti-beheiti ibilirik, iazko azaroaren 26an zendu zen 78 urterekin, orrialde hauetan islatu bezala. Hondarreko urtetan urte guziz egin dute Bertso Eguna San...
Mundu zabalean | 2025eko Martxoaren 06a
Trumpen eta haren inguruko kargudunen deklarazioek harritzen gaituzte egun guziz gehiago. Immigranteen kontrako neurri gogorren ondotik, munduko merkatua nahi du menperatu. Poderedunen arteko akordioak lehenetsia, gerlen geldiarazteko hartu duen bideak ez du toki handirik uzten herri zanpatueri. Joan den astean, Nazio Batuetako bilkuretan, Trumpen Gobernuaren jokamolde berria agertu da. Orain artinoko aliantzak zangoz gora ezarri eta Gobernantza berria martxan da. Aitzinagokoa baino...
Hegoaldean | 2025eko Martxoaren 06a
"Bizkaian bagara. Berbak zubi"
"Bizkaian bagara. Berbak zubi" programa aurkeztu dute joan den astean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak. Bilbon izan den ekitaldian hitza hartu dutenek azaldu dute lurralde osoan suspertu nahi dutela euskararen presentzia, errealitate linguistiko eta publiko ezberdinetara egokituz. Haien xedea da 10.000 bizkaitarrekin lan egitea.
Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak adierazi duen...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 06a
Mehe
Mehe hitza izanen da egungo gaia, agian ez sobera mehe, mehe hitzak baitauka erranahi anitz.
Mehe lehenik aipatzen da, bistan da, zerbait edo norbait aski luze delarik, ez lodi ez gizen. Gerri mehea, larru mehea, zapeta mehe batzuk. Zapeta mehe horiek agian higatzen hasi dira eta ez litezke hain mehe izan behar.
Mehe hitzaren erranahia lerratzen ahal da eta orduan "zorrotz" erran nahi du, ez da kamuts ez lodi, ez mutits...
Gogoa hazi | 2025eko Martxoaren 06a
Azken egun hauetan, prentsak aipatzen ditu gure ikastetxean ikasle ohi batzuek jasan jazarpen sexual, bortizkeria ala psikologikoak. Salaketa horiek gure baitan sortzen dute emozio eta ikara.
Ez dut uste ez ikusiarena egiten ahal den aspaldiko gertakariak direlako estakuruan. Gai horrek barnetik jotzen gaitu. Lekukotasun horiek ez dira bakarrik iragan denbora batekoak. Gaur egun entzutea, ulertzea eta zerbaiten egiterat bultzatzen gaituzte.
Itzuli mitzuli izpirik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016