Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 27a
1944ko lehen hilabeteetan, deuseztatze kanpamenduak deseginak izan ziren salbu Birkenaukoa, non deuseztatzea segitu zen 1944ko azaroa arte. 1944ko maiatzaren 15etik uztailaren 9ra, 440.000 judu, gehienak hungariarrak, Auschwitz-Birkenaura deportatuak izan ziren eta gasez itoak.
"Heriotzaren ibilaldia"
Euskal diaspora | 2025eko Otsailaren 27a
NY TXAKOLIN GAUA antolatzen du heldu den larunbatean New Yorkeko Eusko Etxeak. Estatu Batuetan arras ongi errezibitua den ardo klasea da txakolina eta entseatzen dira urtero honelako ekitaldi bat antolatzen. Kasu huntan, zenbait txakolin klase zerbitzatuko dituzte Eusko Etxearen egoitzan, pintxoak lagun. Lagun xaharrekin biltzeko estakurua ere izanen da eta txakolin dastaketaren ondotik, karaoke bat ere prestatu dute, euskal kantu sorta batekin, nahi dutenek...
Mundu zabalean | 2025eko Otsailaren 20a
Adimen Artifiziala entzuten dugu egun guziz. Joan den astean Parisen iragan den gai honi buruzko gailurrean elgarretaratu dira munduko arduradun gehienak, teknologia berriak hartzen duen garrantzia erakutsiz. Ohargabean egun guzietako egin molde eta urratsetan sartua zauku Adimen Artifiziala eta hastapen bat baizik ez omen da. Onerako ala txarrerako?
Amerikanoen, txinatarren edo enpresa handien meneko ez izaiteko behar gorria ageri da egun guziz gehiago.
Zer da...
Hegoaldean | 2025eko Otsailaren 20a
Labrazako parke eolikoa
Oiongo Labraza herrian (Araba) parke eoliko bat eraikiko dute. Egitasmoari otsailaren 12an eman dio baimena Oiongo Udalak, gogoz kontra bada ere. Parkeak bakoitzak bortz megawatteko potentzia duten zortzi haize errota izanen ditu. Beraz, 40 megawatt sortuko ditu parke osoak. Urtean 100.000 megawatt-ordu ekoizten ahalko ditu, hots, 30.000 etxe hornitzeko doia energia sortuko du.
Haatik, eztabaida frango eragin du Labrazako parke eoliko...
Orotarik | 2025eko Otsailaren 20a
Idi gizenak
Garizuman sartzeko denboran (Garizuma zer den irakurleak balin badaki) ohitura zaharra bada, bazen, idi gizenak erakusteko, ortzegun gizen edo lerdo egunean. Buxergoan ari direnek aski harro eta haidor idi ezin ederragoak hirietan ibilarazten dituzte, ongi apaindurik, biloak iretsirik eta orraztaturik, xingola flokak eta kokarda dakartela. Lehen Baionan idiak baziren Carnesseirie karrikan: orain Vieille Boucherie deitzen da....
Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 20a
Gogoa hazten ahal luketen gai batzuen aipatzea liteke beraz kronika honen xedea.
Lehenik ongi ulertu behar genuke zer erran nahi duen euskarak "gogoa" hitz horrekin. "Ez dut gogorik" erabiltzen dugu denek. Kasu horretan frantseseko "envie" hitz horren parekoa da. Serge Blancok errubian aski aipatzen zuen "envie" hura edo Johnny Hallydayk kantatzen zuena "Envie d'avoir envie" delakoa.
Ez da arras bide hortarik ari kronika honen tituluko "gogo" hitzak betetzen duen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016