Hegoaldean | 2025eko Otsailaren 13a

Euskararen kontrako oldarraldia - Zaldibarko zabortegia - Donostiako Udalak 12 lursail utzi dizkio Eusko Jaurlaritzari - Kalitatezko osassun politikoa - Jendetza migrazio-politika - EAJ alderdiaren aldaketa - EH Bilduren kongresua Iruñean - Euskal industria - Aroztegia

Euskararen kontrako oldarraldia

Euskararen kontrako oldarraldiak ez du gelditzerik. Zenbait Herriko Etxe euskaldunek helegiteak pairatzen ari dira, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatu deialdian Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo auzapezak jakinarazi duenez. Zehaztu du Usurbilgo Udalarekin batera Astigarragakoari ere helegitea jarri diotela. Usurbilgo eta Astigarragako Herriko Etxeek helegiteak eskuratu dituzte udaltzainak hautatzeko prozesuetan euskarazko 3....

Orotarik | 2025eko Otsailaren 13a

Kukumarro

Haizoble, haizemalda eta geriza

Mintzaira guziek ez dute beti molde bera erabiltzen munduaren ikusteko. Hori da egun erakutsi nahi dudana euria eta haizea aipatuz. Ezen euskaraz, orain arte bederen, euria ari delarik leku bat xerkatzen balin baduzu bustia ez izateko, hitz bat erabiltzen duzu; ontsalaz beste hitz bat badukezu haizeak harrapa ez zaitzan enparatua izan gabe. Euskal Herriko Atlasean galdekizuna prestatu nuelarik bi galdera...

Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 13a

Zein etxetakoa zaitugu, Ines?


"Tandilekoa nauzu. Tandil han duzu, 11.400 kilometrotan, Argentinan. Zuen Iparraldeko kostalde guziko biztanlea kabitzen duen hiri gotorra, hauen artean euskal jatorriko jende anitz". Handik jin zaigu Euskal Herrira Ines Olazabal andere gaztea, euskara zerotik ederki ikasirik, berea eginik, konpainian fin, jori eta gozo erabiltzen duena. Inesek diasporako euskotarrek edo atzerritarrek bezala Euskal Herriaz irudi idilikoa zeukan. Kanpokoek miresten ohi dute...

Orotarik | 2025eko Otsailaren 13a

Itsas bazterretik

Elkartasun ederra izan da!

Abenduaren 13an, ostiralez, arratsaldeko 13:00etan, denok genuen hitzordua kolegioaren aitzinean, Madag'Azkar elkarteko Ione Lopez Manterola berriz gomitatua izan baitzen.

Lehenik, seigarreneko ikasleek hitza hartu dute esplikatzeko nola abiatu zen proiektua, joan den urriaren 17an elkartearen aurkezpen mintzaldia antolatua izan zelarik. Joan den apirilean hara joan zirelarik, zein ibilbide egin zuten eta...

Orotarik | 2025eko Otsailaren 13a

Haziak loratzen

Omako basoan (3/3)

Omako basoak bi eraso terrorista jasan zituen 2000ko maiatzean eta 2003ko martxoan, Agustin Ibarrolak militantzia antiterrorista ("Basta Ya" mugimendua, Foru de Ermua bezala) sustengatu zuelako. Frankismoaren ondotik,ETAren indarkeriaren kontra zegoen. Basoak sufritu zuen, erasoek ehun zuhaitz inguru suntsitu baitzituzten.

2000tik 2012ra, A. Ibarrola eskoltapean bizi zen baina bere jarduera artistikoa beti...

Orotarik | 2025eko Otsailaren 13a

Haziak mintzo

Xare proiektua

Aurten xare proiektua egin dugu gure klasean.

Lau astelehen goizetan etorri da Adrien Camino gure klasera: pilotari handia zen (munduko txapelketak egin zituen) eta bere espezialitatea xarea zen.

Gaur egun erretretan da eta xareak fabrikatzen ditu.

Gure klaseak Harry Potter gaia duenez aurten (24 ikasle gira eta 4 etxetan banatuak gira: Gryffondor, Poufsouffle, Serdaigle eta Serpentard), etxe bakoitzak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016