Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin dute ekitaldia eta lehen tragoa egiteko ohorea Gure Zirkuko Iker Galartzak, Joseba Usabiagak eta Lur Aranburuk ukan dute. Uzta apalagoa izan bada ere, sagardogileen iritziz: "denen egarria asetzeko aurten ere uzta bada, eta gainera kalitate bikainekoa".
...Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
Hemezortzigarrenez eginen dute Bilboko letren nazioarteko jaialdia. Arte eta literatura sorkuntzari eskainitako topaketak dira, eta aurten otsailaren 25etik martxoaren 1era eginen dira. Halaber, duela hiru urte hasi ziren BBK Gutun Zuria Bilbo sariak banatzen, euskal autoreen eta nazioartekoen ibilbideari aitortza egiteko. Laugarren aldi honetan, Itxaro Borda eta Leila Guerriero (Argentina, 1967)...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
"Euskal Herria Batera" Aberri Egunerako abertzaleen arteko batasuna sustatzen duen taldeak agerraldia egin du. Xabier Euskitzek eta Mireia Epeldek Aberri Eguna modu bateratuan egiteko beharra aldarrikatu dute, "euskal nazioaren oraina eta etorkizuna desberdinen artean eraikitzen jarraitzeko ahalmena eta borondatea egon badagoelako".
Aberri Eguna baino bederatzi egun lehenago, apirilaren 11n, ekitaldi kultural berezi...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
Gerlaren eta faxismoaren kontra borrokatzen den Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) Bilbon eta Iruñean manifestazioak antolatu ditu. GKS-ko Saioa Galarraga bozeramaileak adierazi du: "Ikusten dugu nola mendebaldeko oligarkiak agenda erreakzionarioa martxan jarri duen, Euskal Herrian horren aurrean, euste-horma bat eraiki beharrean gaudela uste dugu". Zentzu horretan, langile klaseko mugimendu guziei batzeko eta kaleak hartzeko deia egin da.
Bilboko manifestazioan...
Orotarik | 2025eko Urtarrilaren 30a
Urdea eta zerria
Duela guti oraino, neguminean, urde-hiltzea zen urteko festa handienetarik. Festa eta lana. Gure inguruan dauden erlisionetan urdea eta urdekia ez dira berdin preziatzen: debekatzen dute haren jatea islamak nola judaismoak. Aldiz laborari munduan, Euskal Herrian, jendeak eta urdea luzaz hurbil bizi izan dira. Oztibarren entzun dut pollitago zela urde ez erraitea, borthakoa baita beste izena, plantakoa:...
Gogoa hazi | 2025eko Urtarrilaren 30a
Matiuren Ebanjelioa bakarra da magoak aipatzen dituena, haatik errege titulurik eta zenbakirik gabe. Hirugarren mendean Tertullien idazle giristinoak "kasik errege" deitu zituen. "Kasik" hori laster desagertu zen, magoak osoki errege zirelakoan, eta geroztik ustekeria bazter guzietara zabaldu da. Zein ote da titulu horren arrazoina? Ene ustez bi hautu dira, eta ez dakit zein den xuxena. Baina beharbada biek elgar bermatzen dute?
Batetik, ordu hartako jendeen artean erregeak izanez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016