Orotarik | 2025eko Otsailaren 06a

Itsas bazterretik

Kolegio guzia zinemara #1

Urtero bezala, "Kolegio guzia zinemara"-ren lehen saioa iragan da abenduaren 11n, asteazkenez, komedia gai nagusia izanez.

Alde batetik, txirrina jo bezain orduko, sei eta bosgarreneko ikasleak taldeka bildu dira berehala autobusa hartzeko Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joateko, 2000. urtean Peter Lord eta Nick Parkek egindako "Chicken Run" filma ikustera. Ongi irri egin eta gero, azken kurtsoa...

Orotarik | 2025eko Otsailaren 06a

Haziak mintzo

Kakao ondotik txokolatera

Eguberriko giroan sartuz, eskolako ikasle guziekin txokolateari buruzko lan bat eraman dugu. Txokolatea gure inguruan errexki atzemaiten dugun gormandiza da, bainan nundik heldu da? Nun ekoizten da? Nola egiten da? Galdera guzi horier erantzuteko gure erakasleek lan desberdinak proposatu dauzkigute.

Lehenik, Bastidako txokolategiari buruzko artikulu bat landu dugu. Hor, Bastidako txokolate...

Orotarik | 2025eko Otsailaren 06a

Haziak loratzen

Omako basoan (2/3)

1965ean kaleratu eta, beste euskal artistekin (Nestor Basterretxea, Oteiza, Chillida, Balerdi, Mendiburu, Zumeta...) euskal talde artistikoak sortu zituen: Gaur (Gipuzkoan), Emen (Bizkaian), Orain (Alaban) eta Danok (Nafarroan).

1967an, Agustin Ibarrola berriro atxilotua izan zen eta Basauriko (Bizkaian) presondegian egon zen 1969a arte.

Eskuin muturreko mugimenduak (Espainiako Euskal Batailoia BVE)...

Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 06a

Auschwitz-Birkenau (À‚'¼)

Duela 80 urte, 1945eko urtarrilaren 27an, Auschwitz-Birkenauko kanpamendua libratua izan zen. Sobietar soldaduek bizirik atera diren 7.000 deportatu bakarrik atzeman zituzten, hezur eta larru, gose hamikatuak, indarrik gabe, kasik bizirik gabe. Infernutik bizirik atera ziren.

Kontzentrazio kanpamenduaren eraikitzea

1940ko irailaren 27an, Heinrich Himmlerrek (SS-en nagusia)...

Euskal diaspora | 2025eko Otsailaren 06a

Urtea iratzartzen, euskal ekitaldiak munduan han-hemenka

SALT LAKE.

Neguko bilkura egin zuen joan den ebiakoitzean Salt Lake Cityn NABO Ipar Amerikako Euskal Federazioak, hainbat gai aipaturik eta Utahko Euskal Etxea tokiko antolatzaile. Jean Flesher utahtarra lehendakari duen erakundeak idazkaria aldatu eta Teresa Cox gardnervilletarrak hartu zion lekukoa Kate Camino buffalotarrari, Katek segituko duelarik NABOko sustatzaile gisa, Lisa Corcostegui lagun...

Mundu zabalean | 2025eko Urtarrilaren 30a

Groenlandia: baliabide eta irabazien tentaziopean

Donald Trumpek urtarril hastapenean deklaratu zuen Groenlandia beretu nahi zuela. Estatu Batuetako buruzagi kargua hartua duela eta, galdera anitz pausatuak dira. Zergatik Groenlandia uharteak holako interesa sortzen ote du? Lurralde horren berezitasunak zein diren ikustera joan gira.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016