Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 13a

Auschwitz-Birkenau (2/4)

1942tik goiti, arrastatuak eta deportatuak zirenak, gehienik juduak, Auschwitz-Birkenaura trenez garraiatuak ziren, baldintza izugarri gogorretan, merkantzia eta kabala bagoietan, Frantziatik hiru egunez eta gauez. Auschwitzeko merkantzia geltokira heltzen ziren eta Birkenauko bunker n°I-era eramaten.

Hautespen makabroa

Trenetik jalgitzen zirelarik, deportatuek haien gauza...

Euskal diaspora | 2025eko Otsailaren 13a

San Frantziskoko otsaileko besta eta... Asiako pilotariak!

SAN FRANTZISKO.

Urteko besta handietarik da urte guziz San Frantziskoko euskal komunitatean otsailean Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-en (BCC), Urteurren Besta, aurten 43 edizio beterik heldu den asteburuan eginen dutena. Jarduerak ebiakoitzean, eguerdi ondotik abiatuko dira "Bizkarsoro" filma emanez, San Frantzisko bereko BEO (Basque Educational Organization) euskal elkarte kultur zalea lankide. Pilota partidak beti funtsezko dira programan, eta aurten...

Mundu zabalean | 2025eko Otsailaren 06a

Gazan su-etena

Esperantzari leihoa ideki diote. Kantuak diona egia bilakatu da azkenean, 15 hilabetez etengabe tiroketak edo bonbardaketak jasan dituztenentzat. Israeltiar bahituak eta palestinar presoak libratzen hasiak dira eta etxerako bidea hartu dute ihes egiterat bortxatuak izan ziren ehun milaka gazatiarrek.

Gauzatzen eta egonkortzen ahalko den esperantza edo sufrikarioen beste orrialde bat ideki aitzineko pausa baizik ez ote den ezin erran oraino, Trumpen azken deklarazio beldurgarrien...

Hegoaldean | 2025eko Otsailaren 06a

La Cumbre jauregia memoria leku - Urdaibai biosfera - "Gure etxean zaude, zaindu" kanpaina - EITBko Euskara Batzordea kezkatua - EITBko zuzendari nagusiaren ihardukitzea - Donostiako geltoki berria

La Cumbre jauregia memoria leku

Donostian badago La Cumbre izeneko jauregi bat, oroitzapen latzak gogora ekartzen dituena, GALek han torturatu baitzituen Joxean Lasa eta Joxi Zabala. 2022ko Memoria Demokratikorako legeak aipatzen zuen eraikin hori memoria toki bilakatzea, baina asmoa ez da oraino gauzatu.

Joan den astean, Estatuaren biktimen elkarteek Batzar Nagusietara eraman dute La Cumbre jauregia Donostiako Udalaren esku uzteko eta memoriaren gune izateko...

Orotarik | 2025eko Otsailaren 06a

Kukumarro

Gorri-gorria


Gorri-gorria erraiten dugularik guziz gorri, gorri azkar bat adierazi nahi dugu. Eta "biziki gorri" edo "anitz gorri", "guziz gorri" erran gabe, hitz bera errepikatuz iduri luke indar gehiago emaiten diogula gauza bati: xuri-xuri, beltz-beltza, berri-berria eta beraz gorri-gorria.

Bainan gorria zer da? Mintzaira guziek ez dituzte kolore nagusiak...

Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 06a

Konfreriak Euskal Herrian ere?

"Jainkoa Bizia Jendea" saila "Gogoa hazi" bilakatu da. Izenburu aski zabala da. Nik hasteko idatziko ditudanak giristino ikuspundu batetik idazteko gogoa dut.

Berriki Aita Saindua Korsikan izan da herritar edo populuak bizi dituen debozionetaz antolatu gogoetaldi baten karietarat. Debozione horietan, konfreriak Korsikan bizirik dirautenak.

Anai arteko elkarte batzu dira lehenik laguntza baten ekartzeko eri, xahar, ezindu edo beharrean denari. Prosesioneak, kurutzearen bidea,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016