Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
2024an Euskal Autonomia Erkidegoko apartamentu turistikoetako sarrerak %21,1ez emendatu dira urte batetik bestera eta gaualdiak %14,8z. Eustat Euskal Estatistika erakundeak ikertu datuen arabera, laborantza aterpeen kasuan, joan den urtean sarrerak %0,3z jaitsi dira eta gaualdiak %0,2z.
Bisitariaren jatorriaren arabera, laborantza eremuetan diren ostatu gauen kopurua %3,2koa izan da eta %31,5ekoa turismo-apartamentuena. Apartamentu turistikoetako atzerritarren sarrerak,...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
EAJren buruzagitza martxoan jakinen da. Heldu diren lau urteetan, Andoni Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen, alderdiaren kideek erabakiko dute. Azaroan Lurralde Kontseiluetako bost presidenteak izendatu ziren: Iñigo Ansola (Bizkaia), Maria Eugenia Arrizabalaga (Gipuzkoa), Jone Berriozabal (Araba), Unai Hualde (Nafarroa) eta Peio Etxeleku (Ipar Euskal Herria). Bost lurralde-presidente horiek EBBren presidentearekin eta barne-prozesuan aukeratutako Lurralde Batzarrak...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek Gutieneko Soldata propio baten bultzatzea adostu dute. Espainiar estatu osorako ezarria izan dena erabat eskasa dela adierazi dute. Pentsiodunek duela 7 urte baino gehiagotik dituzten aldarrikapenak berretsi dituzte, Espainiako Gobernuak, CEOE eta CEPYME patronalek eta CCOO eta UGT sindikatuek uztailean sinatu akordioak jasotzen duen pentsioaren eta lanaren arteko bateragarritasuna hobetzeko. Kolektiboak deklaratu du: "Gure eskaerak...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
Sare herritar sareak, aitzineko larunbatean manifestaziorako deia zabaldu zuen. Bilbon, euskal gatazkaren behin betiko konponbidea eskatzeko, "Behin betiko. Bakea. Ebazpena. Bizikidetza" lelopean milaka jende bildu ziren. Bego Atxa bozeramaileak zioen: "Konponbidea da bizikidetzaren oinarria. Soilik horrek gerturatuko gaitu bake justu batera".
...Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
Espainiako Gobernuak, CCOO eta UGT sindikatuek, soldata %2z emendatua izan dadin adostu dute, %0,5ez goratzeko aukerarekin, iazko soldata %2,5ez emendatuko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako langile publikoei %0,5ez iganen diete iazko soldata, 2024ko urtarrilaren 1eko atzera eraginkortasunarekin. Hala ere, Hego Euskal Herriko langile publikoek erosahalmena galduko dute, iaz soldatak %2,5ez igan ziren bitartean, inflazioa urteko %2,7z goratu zen.
...Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a
Sortuk otsailaren 22an Andoainen (Gipuzkoa) eginen du "nazio eraikuntzan lan egiten duten ezkertiar eta independentisten" topaketa, "Plaza Hutsa 2025", kultura eta jatorri aniztasuna ardatz hartuta. Xabi Iraola eta Oihana San Vicente, Sorturen Idazkaritza Nazionalaren kideek, "Plaza Hutsaren 2025"-eko edizioaren berri eman dute. Alderdiko kideek adierazi dute: "Euskal Herrian zabaltzen ari den ziklo politiko berrian herri proiektu bateratu bat irudikatzeko eta egungo...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016