Orotarik | 2025eko Martxoaren 20a
Ran Tan Plan (1/2)
Arkatz, esku eta paper xuri batetik sortu nintzen, western apaingarri batean. 1960an agertu nintzen Spirou aldizkarian eta 1962tik goiti album anitzetan. Nere ondoan zeuden Lucky Luke eta Dalton anaiak. Hastapenean, ni baino ezagunagoak ziren bainan denborarekin izigarriko arrakasta ukan nuen.
Jakin ezazu, Moriss eta Goscinny,nere sortzaileek irudi txarra eman zidatela! Mendebaldeko txakur tontoena bezala...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 20a
Bilaka kolektiboa
Largenteko ikastetxeko elebidunak gara, 4.A gela eta aurten Bilaka kolektiboa dantza konpainiarekin dantza sorkuntza bat ari gara prestatzen urte bukaerarentzat.
Joan den abenduan Arthur Barat dantzaria etorri da Largentera dantza tailer batzuen ematera. Tailer horretan makil dantza ikasi dugu dantzatzen eta hainbat ariketa egiten ditugu gure gorputzarekin. Bestalde, bere ibilbide profesionala aipatu digu eta...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 20a
Adoenia prebentzioa 6.eko ikasleendako
Urtarrilaren 14, 16 eta 23an, seigarreneko ikasleek Adoenia zerbitzuaren ezagutza egiteko parada ukan dute.
Gela bakoitzak bi orduko saio bat ukan du, aldi oro bi profesionalekin eta bi gairen inguruan: errespetua eta bortizkeria.
Profesionalekin pundua egiterakoan, saiatu dira lehen parte batean definitzen zer den bortizkeria eta zer den errespetua. Ikasleen parte hartze dinamikoa eta...
Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 20a
Duela 50 urte, 1974ko azaroaren 28an, eztabaida zinez gogor baten ondotik, biltzar nazionalak nahitarako abortatzea baimentzen zuen legea, "Veil legea" deitua, bozkatu zuen eta 1975eko urtarrilaren 17an promulgatua izan zen. Borroka luze baten emaitza izan zen.
1920ko lege zapaltzailea
Ordu arte, abortatze...
Euskal diaspora | 2025eko Martxoaren 20a
BRUSELA.
Heldu den larunbatean besta eta jate eguna dute Bruselako Euskal Etxeko lagunek beren egoitza berrian (Rue Émile Féron 153, 1060 Saint-Gilles). Elkartearen VII tortilla lehiaketa obratuko dute, txapelketa ondoren tortilla/omeleta guziak janez 20etan, eta eguna musika, kantina zerbitzua eta giro ederra lagun bururaturik. Izena emateko, igorri emaila bruselakoeuskaletxea@gmail.com helbidera.
EDINBURGO....
Mundu zabalean | 2025eko Martxoaren 13a
Suitzan hainbat laborarik, mahastizainek, baratzezainek eta arbolazainek justiziaren aitzinean pleinta pausatu dute. Afera justiziaren esku utziz, berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko, estatuak behar diren engaiamenduak ez dituela betetzen erakutsi nahi da. Hauen defendatzeko "Klimaren aldeko abokatuak" deitu kolektiboa sortu da.
"Klimaren aldeko abokatuak" kolektiboa
Hormaguneen urtzeen ondotik, laborantza sektorea klima aldaketaren lehen biktima...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016