Gogoa hazi | 2025eko Apirilaren 24a

Jendea lehen

Lagun batzuek galdegin didate:"Zu, abertzalea izanki, nolaz Ukrainaren alde zaude gerla horretan?". Hona erantzuna: abertzalea izan aitzin, jende bat naiz, beraz jendetasunak gidatu behar nau oroz gainetik. Gerla ote dugu ezadostasunen konpontzeko manerarik hoberena? Abdelkader pastoralean erran nuena errepikatzen dut hemen:

"Gerlak ez dü okerrik xüxentzen /errausten dü deüs eman gabe"

"Galtzaleak ez düke bakerik / arrabantxa bat hartü...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 24a

Itsas bazterretik

Larrun buru beltza

Martxoaren 11n, asteartez, Larrun proiektuaren barne, Zientzia Azokako laugarreneko 25 ikasle Buru Beltza elkartearekin solasean aritu dira 2 orduz.

Elkartearen helburua Manex Buru Beltza hazleak biltzea eta haien sustengatzea da.

Lea Pitzini, elkartearen animatzailea eta Laurentx, Senpereko artzainak, haien lan molde aberatsak azaldu dizkiete ikasleei.

Milesker Lea eta Laurentxi ikasleengana...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 24a

Haziak mintzo

Pilotaren inguruko proiektu zoragarria Ezpeletako ikasleentzat

Martxo hasieratik, Ezpeletako CPtik CM2rako ikasleek pilota tradizionalaren inguruko proiektu batean parte hartu dute. Ostiralero, gogotsu etortzen ziren ikasleak esku-huskarekin, xarearekin, xisterarekin eta palarekin jolasteko. Motibazio handiz eta irribarrez parte hartu dute saio guzietan!

Helburua: euskal pilota ezagutzea eta praktikan jartzea, elkartasunez eta...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 24a

Haziak loratzen

Gipuzkoako trenbidea

Hitz eginen dizuet Gipuzkoako trenbideaz. Lehenik, jakin behar da lehen trenbidea eraiki zela Ingalaterran 1830ean Liverpool eta Manchester artean. Handik Europa osoan trenbidea garatu zen. Gipuzkoan, industria-iraultza berandu iritsi zelako eta lehen gerla Karlista zela eta, trenbidea berandu iritsi zen.

Lehen trenbidea Beasain-Donosti sortu zen 1863an eta handik Gipuzkoako trenbidea biziki fite garatu zen,...

Ba ote dakixu? | 2025eko Apirilaren 24a

Alemaniar kapitulazioa eta Aliatuen garaipena (3/5)

Alemanian sartu eta gero, sobietar soldaduak hilketa eta bortxatze anitzez (2 milioi bortxatze Olivier Wieviorka historialariaren arabera) hobendun izan ziren. Alemania arpilatzearekin larrutua izan zen. Teorikoki, krimen horietaz hobendun ziren soldaduek gaztigu gogorrak ukan zitzaketen baina ez zen kasik gaztigurik izan. Stalinek bere gizonen bortxakeriak justifikatu zituen jugoslaviar komunista bati erranez: "Djilas idazleak gizonen sufrimenduak eta bihotza ez ditu ezagutzen? Milaka kilometro

Euskal diaspora | 2025eko Apirilaren 24a

Nafarroaren Eguna, bi liburu aurkezten eta Gernika gogoan

VALENTZIA-BAIGORRI.

Hondarreko edizioetan bezala, Valentziak eta Baigorrik bat eginen dute aurten ere Nafarroaren Eguna ospatzen. Valentziako Euskal Etxeak heldu den larunbatean deitu ditu bere bazkide eta lagunak, eta Valentziako euskaltzaleak oro, euskal musika, jatekoa eta paregabeko giro gogotsuan, "Valentzian ere ospatuko dugu" festarekin bat egitera bere egoitzan, iluntzeko zazpietan hasiko den gaualdian, pintxo-potea, "atzoko eta gaurko" Euskal Herriko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016