Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a
Lekarozen 200 luxuzko apartamendu, golf zelai bat eta lau izarreko hotel bat eraiki nahi zituen Palacio de Aroztegia SM enpresak. Hirigintza proiektu horren kontrako kanpaldi bat izan zen 2021eko apirilean, eta mobilizazio hartan parte hartu zuten zazpi baztandarren kontrako auzia iragan da joan den astean Nafarroako Justizia Auzitegian. Akusatuei lanak trabatzea eta geldiaraztea leporatzen diete. Orotara, 20 urteko presondegi zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen ditu...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a
Parke eoliko bat errefusatua - Eusko Jaurlaritzak errefusatu du Euskal Haizie enpresak Enkarterrin eraiki nahi zuen parke eolikoa. Gobernuak ingurumen eraginari buruzko kontrako adierazpena eman dio proiektuari, eremuko faunan eta floran eragin kaltegarriak lituzkeelako.
Egitasmoa gauzatu balitz, zortzi haize errota eraikiak izanen ziren Sopuerta, Artzentales, Zalla, Gueñes, Muskiz eta Galdamesko lurretan. Zehazki, zentral eolikoa Mello eta Alen mendia lotzen dituen...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a
Guggenheim Urdaibai Stop! Plataformak jakinarazi du Hezeguneetako Mediterraneoko Aliantzak "alerta gorria" ezarri diola museo proiektuari. Sare honek 18 herrialdetako 30 kontserbazio eta ikerketa erakunde biltzen ditu eta Mediterraneoko hezeguneak eta ibaiak gerizatzeko, berrantolatzeko eta molde jasangarrian erabiltzeko lan egiten duten jendarte zibileko erakundeei eta ikerketa taldeei laguntza ematen diete.
Halaber, Mediterraneoko Aliantzako kideek hiru gutun sinatu dituzte...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bortz herri gehiago ukanen ditu laster: Gipuzkoako Ormaiztegi eta Mutiloa, Bizkaiko Ibarrangelu eta Mundaka, Nafarroako Donamaria. UEMAko kideek ekainaren 14an eginen duten batzar nagusian onartuko dituzte ofizialki. Denetara, 118 udal izanen ditu mankomunitateak, eta denen artean 353.000 biztanleko eremu euskalduna osatuko dute.
...Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a
Gernika-Palestina herri ekimenak presazko agerraldia egin du joan den larunbatean Donostiako Alderdi Ederren, eragile desberdinetako ordezkariekin batean. Mobilizazio horren bidez, Gazak jasaiten ari duen "infernua" gelditzea eskatu dute parte hartzaileek.
Egoera zein latza den ikusiz, "ekiteko garaia" dela ohartarazi du Gernika-Palestinak. Horretarako, proposatu dute "nazioarteko aldarriekin bat eginez, Israel isolatzeko neurriak hartzea eta, larrialdi humanitarioari aurre egiteko,...
Orotarik | 2025eko Maiatzaren 29a
Errobi proiektua bidean...
Heldu den ekainaren 5ean, Errobi rock talde mitikoko bi kantariak Anje Duhalde eta Mixel Ducau kolegiora etorriko dira, 3.eko ikasleei beren historia eta euskal rockaren hastapenak kontatzera.
Proiektu pedagogiko hori hainbat irakasgairen artean landuko da. Musikan, azterketa musikologia pixka bat egiteaz gain, sorkuntza lan berezia obratuko da, Aaronekin. Euskaran, Mathilde eta Ikerrekin, Errobiren kantu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016