Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a

Eusko Jaurlaritzaren "Etxebizitza Gida Plana"

Etxebizitzaren Plan Zuzentzailearen helburua da, legegintzaldi honetan alokairurako, arrazoizko prezioan, 7.000 etxebizitza sustatzea, horietatik 5.250 datozen hiru urteetan herritarren eskura jartzeko. Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren bide-orriarekin bat egin da. Itun horrek 2035ean 50.000 babestutako etxebizitza lortu nahi ditu. Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak koalizio gobernua sostengatzen duten bi alderdiei (EAJ-PSE) eskatu die legeak anbizioz jokatzea: "Euskadiko klase ertainei...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a

EHUk medikuntzako euskarazko leku berrien kopurua murriztua

Euskal Herriko Unibertsitateak argi erran du, dituen baliabideekin datorren ikasturtean medikuntzako euskarazko graduan 40 leku baino gehiago eskaintzea ezinezkoa dela. Irakasleak eta espazioak falta dira. EHUren asmoa da hurrengo ikasturteetan kopurua emeki emendatzea. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila anitz kezkatuta agertu da Euskal Herriko Unibertsitateak 2025/2006 ikasturterako, medikuntzako euskarazko leku berrien kopurua nabarmen murrizteko hartu erabakia, 40 leku berrien ordez 16...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a

16 urtez petik betaurrekoak erosteko laguntza

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du betaurrekoak edo lentillak behar dituzten 16 urtetik beherakoek, urteko 100 euroko laguntza eskuratuko dutela, familiaren egoera ekonomikoa edozein izanik. Laguntza hori erdietsi ahal ukanen da adingabeen eta haien familien edo bizi diren autonomia-erkidegoaren irabaziak kontutan hartu gabe. Sanchez gobernu buruak adierazi du laguntza heldu den ikasturtean martxan jarriko dela, guzira 48 milioi euro bideratuko dira eta 1.500.000...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a

Euskaraldia

Euskaraldiak kalean mugimendu izugarria sortu du, nahi baino txapa gutiago ikusi bada ere. Laugarren edizioak sekulako parte-hartze handiena ukan du, 135.000 herritarrek izena eman baitute, 450 herrik parte hartu dute eta 7.500 erakunde baino gehiago ariketara batu dira. Antolatzaileen arabera arnas luzeko ekimena dela jakinda, datuek erakusten dute Euskaraldiak beste pauso bat eman duela. Inoizko herri gehien batu dira, "belarriprest" eta "ahobizi" kopurua orain arteko...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a

2036rako ez da eskulan nahikorik izanen

Laboral Kutxaren "Enplegua eta Trantsizio Demografikoa EAEn eta Nafarroan: 2036ko horizontea" azterlana aurkeztu dute joan den astean Bilboko egoitza nagusian. Ikerketa Departamentuko zuzendaria den Joseba Madariagak eta kreditu kooperatibaren Negozio Garapeneko zuzendaria den Ibon Urgoitik, Laboral Kutxak egin azterketaren berri eman dute. EAEn probabilitate handia da 2036an lanerako pertsona nahikorik ez izatea, baita 65 eta 69 urte bitarteko adin taldearen...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a

Mondragon Unibertsitatean ikasketa berriak

Mondragon Unibertsitateak, datorren ikasturtean bost titulu ofizial berri eskainiko ditu. Mondragon Unibertsitateak 2025-2026ko ikasturtean bere eskaintza akademikoa zabalduko du eta bost titulu ofizial berri (gradu bat eta lau master) eskainiko ditu, bai eta diploma berriak. Gaur egun, Mondragon Unibertsitatean 7.000 ikasle baino gehiago ari dira ikasketa ofizialak egiten (graduak, masterrak eta doktoregoak), horietatik 2.400 berriak dira. Urtero 8.000 profesionalek baino gehiagok...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016