Orotarik | 2025eko Ekainaren 12a

Itsas bazterretik

"Aldaketa klimatikoa" eguna Baionan

“Aldaketa klimatikoaren" proiektua abiatu zen Seaskako 4 kolegioetako fisika eta zientzia erakasleengandik: 4. mailako ikasleak gai horren inguruan lanaraztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.

Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. Piarres Larzabal kolegioan, Drive...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 12a

Haziak mintzo

Mugerreko eskolako antzerkia: elkarrekin hazten, euskaraz sortzen

Aurten gure ama eskolako elebidunok, euskal kulturaren arte nagusietako bat landu dugu: antzerkia. Urte osoan zehar antzerkiaren bidez emozioak adierazten, rol ezberdinak hartzen, hiztegia aberasten eta, batez ere, euskaraz mintzatzen ausartzen ikasi dugu. Prozesu eder eta aberasgarria bizi ukan dugu, etapa ezberdinetan, elkarrekin.

Antzerkia mailaka landu...

Mundu zabalean | 2025eko Ekainaren 12a

Palestinarren suntsipena

20 hilabeteren buruan sarraskiak segitzen dira Gaza lurraldean, atsedenaldi eta eskapa biderik eskaini gabe ezinduak diren palestinarreri. Ez da 2023ko urriaren 7ko erasoari erantzun bortitza bakarrik, suntsipen plan orokorra da martxan ezarria, metodikoki gauzatua, palestinar populua suntsitua izaiteko arrisku gorrian ezarriz.

Mundu zabalean | 2025eko Ekainaren 05a

Greenpeace kondenatua

Greenpeace, ingurumena babesteko helburua duen nazioarteko erakundea, Estatu Batuetako Energy Transfer multinazionalak auzipetu zuen, Dakotan hodi petrolio proiektuaren kontrako manifestazioetan bazterrak nahastea leporatuz. Joan den astean jakin da amerikar justiziak Greenpeace 665 milioi dolar isun ordaintzera kondenatu duela.

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a

Balea hezurrekin egin tresnak

Lekeitioko Santa Katalina kobazuloan egin aurkikuntza bati esker, 20.000 urte dituzten bale hezurrekin egin tresnak aurkitu dira, sekulan atzeman diren bale hezur zaharrenekin eginak. Tresnak eta armak duela 20.000 urte hondoratu baleen hezurrekin eginak dira.

...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a

Ardi ilea mahastietan baliatua

Otazu sotoak ardi latxen artilearen aldeko parioa egin du, bere mahastiak artatzeko. Otazu upategiak, Artilezko Nomadak kooperatibarekin lankidetzan (Nafarroa), proiektu aitzindaria asmatu du. Ardi latxen artilez egin oihalak jarri ditu bere mahastietan, lurraren hezetasuna atxikitzeko, tenperatura erregulatzeko eta belar zikinak ttipitzeko.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016