Gogoa hazi | 2025eko Uztailaren 10a

Elizak

Urtean zehar parropietako erretoreri eta herrietako auzapezeri galde anitz egiten zaizkie, kantaldi batentzat, kontzertu batentzat, eliza erabiltzeko. Euskal Herriaren ohiko usaia da galdera horri baia emaitea. Galdetzen duten pertsonak ezagutuak dira, lekuko antolatzaileak dira eta konfiantzazko harremanak edifizioaren ateak idekitzen ditu. Arazoa, batzuetan, edo maiz, publikoak lekua uzten duen egoetarik sortzen da, eta orduan boluntario talde bat behar da arratsean edo biharamun goizean,...

Orotarik | 2025eko Uztailaren 10a

Itsas bazterretik

Brebeta iragan da gure kolegioan


Kolegioko ikasle guziek ekainaren 23an bukatu baldin badute, hirugarreneko ikasleek ez zituzten oraindik oporrak sentitzen...

Azken berrikuspenak egin dituzte, ekainaren 26 eta 27an baitzuten BEPC brebeta froga.

Ostegunez, frantseseko froga pasa dute goizean zehar eta arratsaldean matematikena.

Ostiralez, goizean historia-geografia-herritar heziketa ukan dute eta arratsaldez...

Orotarik | 2025eko Uztailaren 10a

Haziak mintzo

Hendaiako ikasleak Bertizera bizikletaz

Bertizeko aterpetxean antolatzen diren egonaldiak oso ezagunak dira kostaldeko kolegioen artean: hiru egun euskaraz mintzatzeko eta kirol jarduerak egiteko plan bikaina da ikasleei proposatzeko.

Ekainaren 18tik 20ra Hendaiako San Bixenteko ikasle elebidun talde bat ere joan zen egonaldi hortaz baliatzera, baina bizikletaz. Izan ere, 45...

Orotarik | 2025eko Uztailaren 10a

Haziak loratzen

Amelinaren bizian asmatua den zerbait bada. Zer den asma dezakezu?

Ni, Amelina Devant Le Gall, emakume indartsua (2/2)

Baionako geltokirat laguntzaileekin (usu emazteekin) heldu zirelarik, beste laguntzaileek geltokiaren gibeletik zeramatzaten, geltokiko komunetatik pasatuz. Gero, nik, nire etxerat neramatzan. Lanjerosa zen, alemanek nire etxearen erdia okupatzen zutelako eta Nannik...

Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 10a

Leon XIII (2/3)

1860ko hamarkadan, frantses tropek aita sainduaren estatuak babestu zituzten, baina 1870an, frantsesek Prusiaren kontra galdu zutelarik eta Napoleon III.a erori zelarik, Italiako erregearen (Victor-Emmanuel II.a) tropak Erroman sartu ziren. Aita sainduaren estatuek ez zuten gehiago existentziarik (Elizak, Leon XIII.a aita sainduarekin, errealitate hori 1900ean bakarrik ezagutu bazuen ere). Erroma italiar erresumaren hiriburua bihurtu zen eta Pie IX.a Vatikanoan aterpetu zen, non “preso” bat beza

Euskal diaspora | 2025eko Uztailaren 10a

Diasporan ere, Gora San Fermin! Eta Baiona biltoki

SHANG FERMIN.

Hala du izena Shangaiko Euskal Etxekoek heldu den ebiakoitzean eginen duten San Fermin bestak, kalimotxoak prestatuz, telebistaz Iruñeko entzierroa ikusiz eta elgarrekin bazkaldu eta besta eginik, kantuz eta musikaz. Baina Diasporan beste asko dira Sanferminak ospatuko dituzten euskal elkarteak. Argentinan, hainbat (Buenos Aires, Rosario, Trenque Lauquen, Chascomús, Concepción, Bahía Blanca, Arrecifes, Tres Arroyos, Azul, La Plata... eta lau...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016