Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a
Amnistia Internazionalaren Espainiako zuzendaria den Esteban Beltranek Beasaingo CAF tren ekoizleari galdegin dio Jerusalemgo tranbia arinaren proiektua bazterrera utz dezala. Palestinako kontalari berezia den Franceska Albanesek Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluan aurkeztu duen txosten batean du jatorria eskaera horrek. Albanesek adierazi du CAFek Israelen koloniak ezartzen eta zabaltzen laguntzen duela. Alabaina, Zisjordanian “koloniak Ekialdeko Jerusalemekin lotzen...
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a
Euskalgintzaren Kontseilua harritua eta kezkatua agertu da euskalgintza soziala Euskararen Aholku Batzordetik kanpo utzi dutelako. Ekainaren 1ean bildu zen lehen aldikoz aholku batzorde berritua, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, eta Kontseiluak ez du ulertzen batzordeko 27 kideen artean gizarte ekimeneko euskalgintzako ordezkaririk ez izatea.
Kontseiluak oroitarazi du euskalgintza sozialak barne hartzen dituela euskararen biziberritzerako funtsezko sail anitzetan ari diren...
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a
Bilboko ikastetxe bateko ikasle batek bere ikaskideen jazarpena pairatu zuen 2022-2023 ikasturtetik aitzina: erasoak, irainak eta umiliazioak egin zizkioten, eta baztertua izan zen, eskolan eta eskolatik kanpo. Biktimaren familiak ikastetxeari jakinarazi zion zer gertatzen zen, baina kolegioko arduradunek ez zuten deus egin neskatoa gerizatzeko. Familiaren abokatuak baieztatu du “eskola jazarpen argia” izan zela. Horregatik, familiak 150.000 euro galdegin dizkio hezkuntza zentroari,...
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a
Europako Inbertsio Bankuak 45 milioiko mailegua eman dio Ulma kooperatiba talde gipuzkoarrari. Mailegu honi esker, eraikuntzako material jasangarri berriak ekoizteko lantegi berri bat plantan ezartzeko beharrezko diren inbestimenduak sustatu ahalko dira.
Gainera, Europako Inbertsio Bankuak Ulma taldea lagunduko du bere eraginkortasun energetikoa hobetzen, deskarbonizazio eta jasangarritasun estrategia bultzatuz. Inbestimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan eginen dira.
Bi...
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a
Sodena Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak Solaris Bus & Coach enpresan zuen %2,67 erosi du CAF tren ekoizleak, eta ondorioz, autobus jasangarrien garapenean eta ekoiztean espezializatua den enpresaren %100 kontrolatuko du. 0 emisioko hiri mugikortasunean aitzindaria da Solaris.
CAFek lantegi bat badu Castejonen. Handik garatzen ditu autobusekin lotuak diren jarduerak eta trenbideen arlokoak. Gainera, taldearen parte den Orbital Critical Systemsen bidez dago Nafarroan....
Orotarik | 2025eko Uztailaren 10a
Eder eta pollit
Egun denek ezagutzen dugun hitz arrunta aipatu nahi nuke: eder, ederra, baina ere haren ondoan sar daitekeen pollit, ez baita gauza bera eder ala pollit izatea.
Ederra zer da ez bada zerbait edo norbait miresten edo preziatzen duguna besteek baino kalitate handiagoak eta itxura hobeak dituelakoan? Etxe ederra, kantu ederra, norbait ederra dela erraten da. Halako izari eta neurria ere behar...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016