Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 17a
Uztailaren 9a, Gazteen Nazioarteko Eguna, Eusko Jaurlaritzak gazteen pertzepzioak jasotzen dituen txostena egun horretan aurkeztu du. Ikerketaren arabera, euskal gazteek beren egoera pertsonalari buruz iritziak badituzte. Lanari dagokionez, gazteek gehien atsegin dutena, beren lanak sortzen dien interesa da (%46), horren ondotik enpleguaren egonkortasuna agertzen da (%39), lanaren sozial probetxua (%37) eta ordutegia (%34). Hala ere, lana duten gazteen %22k bakarrik adierazi du soldatarekin...
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 17a
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) galdeginik, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den Siadeco ikerketa agentziak aztertu du. Emaitzek euskara hizkuntza-larrialdi egoeran dela erakusten dute. Siadecok euskararen galtzearen hasiera baieztatu du. Hego Euskal Herriko 2036rako proiekzio demolinguistikoa aztertu du. Unai...
Gogoa hazi | 2025eko Uztailaren 17a
Gauza jakina da naski, bi su handi atean ditugu, hedatzeko prestik, bata Palestinakoa, bestea Ukrainakoa. Lehenera mugatuko naiz egungo. Giristinoek Palestinari atxikimendu azkarra zor diogu, Nazareteko Jesusen sorterria denaz geroz. Izigarri da, lazgarria hango jendeari gertatzen ari zaiona, bereziki Gazan, Zuberoaren erdia eremu duen itsas bazterreko lur zerrenda mehe horretan, bi milioi eta kasik erdiko jendetza gaixoa bonben azpian lehertua, mundutik desagertzeko lanjerean ikusten...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 17a
Comète sarea hirugarrenendako
Ekainaren 30ean, astelehenez, estresa ahanzteko eta elgarrekin bukatzeko, hirugarrenendako ikasle boluntarioentzat, Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera ukan zuten Comète sarearen bidezidorretik ibiliz. Beroarengatik xapa alerta emana izan baitzen, ibilaldia ttipitua izan da eta mendian ibiliz, Xan Berasategi historia-geografiako irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean eta...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 17a
Etchecoparreko ikasle elebidunen ikasturteko ateraldia
Etchecoparreko sail elebiduneko ikasleen ateraldi pedagogikoa iragan zen Lapurdiko itsasbazterrean joan den urriaren 8an.
Goizean, gazteek deskubritu zuten Donibane Lohizuneko badia ederra, gaitzeko eguraldia lagun. Taldeka eta aldizka, monitoreak segituz kayak eta piragua untzietan instalaturik, badian ibili ziren bi orenez arras pozik.
Ondotik piknikatu zuten...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 17a
IPARRA-HEGOA
1-Zer dela eta hasi zineten euskara ikasten?
2-Euskara ikasteak zer ekarri dizu?
3-Nola hartu duzue Iparra-Hegoaren gonbidapena?
1-2) Pantxika naiz, Baionakoa. Duela bost urte euskara ikasten hasi nintzen AEK-rekin, Hazparneko udako ikastaldia eta gero,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016