Ba ote dakixu? | 2020eko Maiatzaren 28a

Berrogeiko gerla (4/8)

Maiatzaren 10ean, Rommel-en tankeak Dinant hiriaren norabidean aitzinatzen ziren, Belgikako hegoaldean. Guderian-en armadak Sedan-eko norabidea hartzen zuen Mantxako kanala helburu gisa finkaturik. Ofentsiba nagusia Meuse ibaiaren inguruan burutuko zen. Blitzkrieg estrategia militarra segitua izanen da, tankeak, artilleria eta hegazkinak erabiliz intentsiboki. Bi egunez, Belgikako Ardenetako ihiztariek alemanei buru egiten zuten kuraia handi batekin. Egiazko ofentsiba...

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 28a

Nekatoenea literatura sorkuntza egonaldia: deialdi berria

Hamargarren urtea, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatzen dute Abbadia Eremuko Nekatoenean. Egonaldia euskal idazle guzieri zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2020ko maiatzaren 31 da. Euskal literatura sorkuntza sustengatzeko asmoarekin, hiru egiturek, beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte aurten ere euskal idazle egonaldiaren antolatzeko Abbadia Eremuko...

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 28a

Bizikletan ibiltzeko bide berriak

Badu jadanik urteak Bizi mugimenduak galdera egiten zuela, bizikletaz ibiltzeko bide bereziak izan daitezen, ekintza batzuk antolatuz horren salatzeko. Beren galdeak erantzuna ukan du, Euskal Elkargoko Jean-René Etchegaray eta Garraioen Sindikatuko Claude Olivek jakinarazi baitute, Baiona-Angelu-Biarritze artean bizikletan ibiltzeko bide batzuk idekiko dituztela. Hetsialdia bururatua dela eta, ohartu dira garraio publikoetan jende guti ibiltzen dela. Sobe- ra jende izaitearen...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

ARGENTINATIK... LEKUKOTASUNA: Irisarriko Aita Frantxua Lapitz osaba eta iloba

Misiolari Uruguain eta Argentinan Frantxua Esteban LAPITZ Arizkunen sortu zen 1832an. Ama Arizkundarra eta Aita Irisartarra zituen. Bost bat urte Arizkunen egon ondoren familia Irisarrirat itzuli zen bi haurrekin, plazan dagon Artica etxean (orain Apeztegia deitzen dena) hamar bat urte egon eta gero Elizalarrian beren bizia iragan. Beste bost haurride Irisarrin sortu ziren. Haurrik gazteenak bost bat urte zituela ama hil zitzaien. Lapitz, aspaldiko irisartar izena Frantxua...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Ausartegiak!

Keinka huntan ere badira hor gaindi harat eta hunat ibilki direnetan ez dutenak hoberena gogoan! Ziburun, gizon bat ibilia da etxez etxe maska saltzen maska bakoitxa bost eurotan. Bainan laster ohartu dira norbait ikusten bazuen iduriz bakarrik bizi zena dena solas pollit eta estakuru entseatzen zela haren etxean sartzerat, deneri beha eta beha. Batzuk lanak ukan dituzte ezin kanporat igorriz. Auzoko norbait deitu behar berdin. Hendaian ere gertatu da gisa hortako zerbait....

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Donibane Lohizunen

Donibane Lohizunen, bi gizon segitu zaizkio erosketa zonbait eginik bere etxerat heltzen ari zen emazte xahar bati. Eta mintzatu, dena zurikeria, HLM delakoen buruzagitzak igorriak zirela eta heldu ikusterat muntadura guziak untsa zirenez. Biak etxean sartu. Batto alde bat solas eta solas, besteak etxea miatzen zuela. Emaztea oihuka hasi da eta orduan dira iheska joan....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016