Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 04a

Laguntzak

Gauzak gisa hartarat aldatu baitira, etxe anitz, ttipi eta handi, keinka larrian daude ekonomia- mailan. Hala nola Renault joan den aldian ja aipatzen ginuena. Azken bi hilabetetan, auto berri saltzeak azkarki ttipitu dira. %48z banabeste batean. Emmanuel Macron mintzatu da gaitzeko laguntzak hitzemanez giro hobe baten menturan. Laguntzak auto berriak erosiko dituztenenzat, bereziki erosten badituzte elektrikaz dabiltzanetarik. Laguntzak ere autogintzari emanak diren etxe...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Oroibidea

Nafarroako Gobernuaren Memoriaren Nafarroako Institutuak Oroibidea bilaketa-tresna aurkeztu du. Tresna horri esker, II. Errepublikarekin eta 1936ko kolpe militarraren ondotik sortu indarkeriarekin lotura zerbait duten pertsonen izenak, toponimoak eta gertakariak bila daitezke. Oroibidea Herritarrekiko Harremanetarako Sailak sustatu duen proiektua da, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren webgunetik sar daiteke horretara. Bilatzailea Nafarroako...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 04a

Berri hobeak

Duela hiru aste delako konfinatze xorrotx hura arindua izan zen eta aste huntan, berri hobeak izanik osasun zerbitzuen aldetik, beste arintze bat hor dugu, joan den ortzegunean Edouard Philippe gobernuburuak erabili solasen argitarat. Kasik Frantzia guzia kolore berdez ezarria dute, nihun ez da gehiago gorririk bainan Pariseko aldea liranja kolore halere arrisku gehiago badela oraino han gaindi. Eskualde gehienetan beraz berriz ideki dira ostatu eta jatetxeak, nahiz...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Azkoitiko hondakindegi

Duela zenbait aste jakin genuen Azkoitian (Gipuzkoa) hondakin ez arriskutsuak tratatzeko egitura bat eraiki nahi zuela Larke 360 enpresak. Proiektu horrek mesfidantza eta eztabaida sortu zituen herritarren artean. Horregatik, bilkura bat iragan da iritzi desberdinetako partaideen artean eta Javier Zubizarreta (EAJ) auzapezak jakinarazi du adostasunik ez izanez, proiektua ez duela sustengatuko. Beraz, egitasmoa baztertua izan da....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Koronabirusaren kontrako txertoa

Donostiako Viralgen Vector Core enpresa koronabirusaren kontrako txertoa egiten hasiko da. Massachusettseko General Brigham ospitaleak eta Harvard Unibertsitateak garatu dute txertoa, eta Donostiako enpresa hori izanen da Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo txertoa ekoitziko duen enpresa bakarra. Javier Garcia Viralgeneko zuzendari nagusiak ez du oraino zehaztu zenbat txerto sortuko dituzten, baina halere "milioika dosi" izanen direla baieztatu du. Entsegu klinikoak udatik...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Sagardotegiak berriz zabalik

COVID-19ak sagarno denboraldia ere ezeztatu zuen baina hemendik aitzina Euskadiko sagardotegiek ateak ideki ahalko dituzte, terrazetan eta barnean ere, %50ean eta segurtasun protokoloak errespetatuz. Zabaltzea erabaki dutenek botilako sagarnoa zerbitzatuko dute eta erreserbak egin daitezke jadanik. Halaber, ekoizleek urteko uztaren ezaugarriak azalduko dizkiete kontsumitzaileei, eta bezeroek sagarnoa erosi eta etxera eramateko parada izanen dute....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016