Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 11a

Arrazakeria estrukturala

George Floyden aldeko manifestaldi jendetsuak, Ipar Ameriketatik kanpo, munduan zehar ere zabaldu dira, Europako herri gehienetan batez ere. Beltzen kontrako polizien jokamolde bortitzaren salaketa Amerikanoen aliatuen aldetik etorri da, ohiz kanpoko moldean. Hala nola Alemania, Australia eta Bretania Handiko kargudunek, George Floyden erailketa barkaezina eta eskandalagarritzat hartu duen Boris Johnson lehen ministro britaniarrak. Simon Coveneyek, Irlandes ministroak, bere aldetik, arrazen...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 11a

George Floyden erailketa

Estatu Batuetan, George Floyd, 46 urteko afro-amerikarraren erailketak ihardukitze anitz sortarazi ditu Ipar Ameriketako Estatu gehienetan bai eta ere munduan zehar. Polizia xuri batek George Floyd arrastatzerakoan bere belaunarekin tinkatu dio lepoa 9 minutuz azken hatsa eman arte. Ez da lehen aldia beltz bat hiltzen dela amerikar polizaren eskutik eta gehienetan inpunitate osoan gertatzen da. Bainan aldi huntan ihardukitze masiboak izan dira, hiri nagusi gehienetan, hainbestetaraino nun...

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 04a

Chinoko Centro Basco, Buenos Airesko Amalur eta Bakersfieldeko Noriega ostatuak

CHINO, KALIFORNIA. Los Angeles Times egunkari ospetsuak artikulua argitaratu du maiatzaren 29an Chinoko Centro Basco jatetxeari buruz. Izan ere, pandemiaren karietara jatetxeek hetsirik egon behar izan dutelarik eta ber idokitzeko pertsonen arteko distantzia neurri zorrotzak ezarri behar dituztelarik, kazetak galdegiten du ea posible izanen denez euskaldunen "Basque family style" hori, erran nahi baita mahai eta jarleku luzeen ohidura atxikitzea, elgar ezagutzen ez...

Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 04a

300 kilometro 10 egunez!

20an, Guderian-en dibisioak Amiens hartzen zuten, Abbeville aitzin. Arratsean, Guderian-en batailoi batek Mantxa kanala arte heltzen zen Noyelles hirian. Hamar egunez, alemanak 300 kilometroz aurreratu ziren! Frantses armada parte handi bat suntsitu zuten eta britainiarrez moztu zituzten. Ustekabekoa zen. Ez zuten oraino irabazi halere. Behar ziren oraino britainiar indarrak suntsitu eta frantses lehen armada, "Panzer bidearen" iparrean. 21ean, aliatuek, britainiarrek bereziki,...

Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 04a

Berrogeiko gerla (5/8)

Maiatzaren 15ean, Guderian-en tankeak Sedan-etik deia urrun ziren baina gudukak segitzen ziren Ardenetan. Stonne inguruan, non bi alderdiak buruz buruka borrokatuko ziren 10 egunez, maiatzaren 15etik 25a arte. Lehen lau egunetan, Stonne herria 17 aldiz alderdiz kanbiatu zen! Karl Heinz Frieser, aleman historialiaren arabera "Aleman soldaduek beti konparatu dute Stonneko infernua 1916ko Verduneko infernuarekin". Azkenik, alemanek zuten hiri hori okupatuko. Ber egunetan,...

Abisuak | 2020eko Ekainaren 04a

KORONA BERTSUZ

Aste III apirilaren 6-10 À¢'€'" Airea "Etxahun eta Otxalde" Apirila 6a Gasola xühürrago / auto gütiago Hegazkin büztan xuri / zelüan apürrago Itsas ibilaldiak / ere mendreago Birusa bakarra da / kurri gehiago Gü mandotako hartüz / ezin merkeago Apirila 7a Ezin ikus girade / niholaz birusik Arte hortan oihanak / ez egiten hotsik Eziz lili berriak / debaldeko hitzik Ez otoi erran haltzak / ez düla bihotzik Natüra beti doa / aitzina bizirik Apirila...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016