Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Bero handiak?

Apirila eta maiatza aspaldiko beroenak izanak dira. Uztailean bezen bero askotan. Solasa da hor gaindi biziki uda beroa ukaiten ahal ginukeela, aro ikerle batzuk ere ez dute naski beste solasik. Ez da beharbada sobera fidatu behar holako erraneri, xuxen erraiteko nehork ez jakin-eta nolako aroa jinen den, bainan baditake halere holako zerbaiti buruz ari giren. Europa guzian kantu bertsua aditzen da funtsean. Ekain hastean agorril erditsutan bezen bero! Laponiako eremu hotzetan, azken egun...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Tratuak

Herriko bozen bigarren itzuli horrek ez ditu bazterrak hainbeste harrotzen. Beharbada mugimendu gehixago izanen da azken bi astetan. Anartean iduri du betiko eskuin-ezkerrak doi bat pixkortu direla bainan ikusi behar nolako emaitzak izanen diren ekainaren 28an. "Berde" horiek ere nahi lukete hein bat polliki heldu, jaz Europa- mailako bozetan tanto asko irabazirik bainan ez da errana hain uzta ona segurtatzen ahalko dutela. Eta macrontiarrak zertan ditugu? Ez hain aspaldi, ezin atxikiak iduri...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Antxoaren arrantza

Euskal arratzontziek lau mila bat tonelada antxoa arrantzatu dituzte orain arte aurtengo denboraldian. Bi arrazo izan ditu: lehena, pandemiaren eraginez, denboraldia 37 egunen berantarekin abiatu zutela. Bestalde Bizkaiko golkoko uretan antxoa badago bainan antxoa ttipia: ttipiegia fabrikentzat eta hauek ez dute erosten edo arras merke edo gaziturik ezartzen dute berantago saltzeko. Neurri gotorreko antxoa harrapatzeko Galiziako uretara joan behar izan dute: ontziak aste beterentzat joaten dira...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Sagardotegiek, sagardoa botilan eskainiko dute

Gipuzkoako sagardo naturalaren elkarteak azaldu duenez, Euskadiko sagardotegiek ateak irekitzeko aukera izanen dute, bai terrazetan eta baita sagardotegietan ere, edukieraren %50ean eta distantzia eta segurtasun protokoloak errespetatuz. Irekitzea erabaki duten establimenduek botilako sagardoa eskainiko dute....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Euskararen gaineko hamabi galdera alderdiei

"Galdetegi hau sinatu dugun euskaltzaleok kezkaturik gaude euskararen erabilera oso apala delako, oro har. Administrazioaren menpe dauden hainbat arlo garrantzizkotan euskaldun gisa ditugun eskubideak urratuak dira behin eta berriz, zer esanik ez eremu pribatuan. Postetxera joan eta erdaraz egin behar; poliza edo ertzain etxera joan edo justizia jauregira eta beste horrenbeste; hedabideetan, euskarazko eskaintza oso eskasa erdarazkoaren aldean; Gasteizko Legebiltzarrean bertan ere hizkuntzaren...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Euskarazko 100 hitz topatu dituzte Suitzan 1610ean idatzitako liburu batean

Zinezko altxorra: Nafarroako Mintzoa editorialak, 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis... liburua eskuratu du, euskarazko hitzak eta Euskal Herriari buruzko aipamenak jasotzen dituena. Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan, baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren neurria ematen du. Lau orri eskaintzen dizkio liburuak euskarari. Euskarazko 100 bat hitz itzulita daude latinera, eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016