Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

MATTIN GOGOAN: Oroit hiza Mattin?

Aspaldikoa duk, bainan atzokoa iduri zatak. Urtats eguna zian, 1968. urtean! Ibilki gintian gaztez gazte, ikazlez ikasle, Gabirekin, behar ginituela euskal gazteak bildu Euskal Herri berritu baten altxatzeko, elkarte berri bat sortuz, uda hortan sortuko ginuena, funtsean, Amaia izenekoa. Etxen hintzen, laborari etxe batean, Aiherrako Granjan, gaztelu zaharraren lehen auzo bezala. Erran haukun Akizeko Semenarioan hintzela, han apez euskaltzale bat lagun, euskara eta euskal kulturaren alorretan...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Organo berri bat Hendaian

Organo berri bat, untsa ederra, paratu dute Santa Ana elizan. Obrak aste huntan dira bururatzen. Lehen entseguak eginak Philippe Guilmard organo joile ezagutuarekin. Egun hauetan segituko. Obra baliosa eta goresgarria....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Eta herriko boz horiek?

Beste solasgai handi-handirik ez-eta, nola ez dugun beti izurrite tzar hortaz ari behar, hor ditugu, zonbait herrietan bederen, herriko bozak. Bigarren bozaldiko kanpaina ez da batere usaiakoa haatik, neurri bereziak hartuak izanki alabainan, bilkura guti egiten ahal beraz, Christophe Castaner barneministroak erranik ere kasu eginez zerbait egiten ahalko dela. Dena den, kanpaina horrek segitzen du aitzina bere bide. Ofizialki, aste huntan da preseski beroenerat heltzen, bero horri kausi...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Giro berezia

Konfinatzea arindu dela eta ez guti, eta hatsa hobeki hartzen dugula, egia da hori, bainan gauzak ez dira halere beren usaiako tornu hartarat berriz jinak. Donibane Lohizunen Mendekoste joan da Andaluziako dantza koloretsu heietarik batere ikusi gabe. Begiraleak elkarteko dantzariek ez dute udaberria airostu usaian hoin polliki egiten duten bezala. Zokoan ere Trinitate iragan da bestarik gabe! Ziburuko plazan etzauku eskainia izan jaz xarmanki preziatu ginuen euskal-liburuen azoka herrikoia....

Gogoa hazi | 2020eko Ekainaren 11a

Mattin eta FTK.

Moleres apezpikuaren garaian ipar euskal elizak urte emankorrak bizi izan zituen: Camino apezaren inguruan Mikel Erramouspe eta Xalbat Berterretchek sortu zituzten Fedea ta kultura (FTK) gogoetaldi aberatsak, Apezpikuak sinodo bat bultzatu zuen, euskal liturgia biziarazteko eta aberasteko gomendio letra bat idatzi eta zabaldu. Sinodoak euskal pastoraltza zerbitzu baten behar gorria agerian eman zuen. Hau obratu aitzin Molères joan zen. Apezpiku berria etortzean, Maite Irazoki eta Peio Ospital...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Sukarra

Bat-batean zernahi aipaldi badu berriz duela lau urte bazterrak azkarki harrotu zituen gertakari hits batek. 24 urteko mutiko gazte bat, Adama Traoré, arrastatua izan zen Pariseko aldean, gauza gutiren gatik funtsean, bainan istanteko hil zen han berean. Fama berehala hedatu zen kaxketadunek gaizki tratatuaren gatik zendu zela, norbait aski mendekaturik, arrazakeria hutsez, delako mutikoa larru beltza dutenetarik zelakotz. Salaketa gogorrak izan ziren, manifestaldi pizkorrak ere ba. Ikerketak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016