Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 18a

Bide berri bat

Igande arratsean, Emmanuel Macron mintzatu da telebistako leiho tttipitto hortarik. Laugarren hitzaldia hiru hilabete barne. Sobera, diote batzuk. Bainan zendako ez, baldin badu zerbait atsulutuki erran nahia? Aldi huntan bazuen berri on bat zernahi gisaz eta hortarik hasi da: Frantzia guzia berdez ezarri dauku konfinatzea azkarki arinduz heldu den astea igurikatu gabe. Erabaki atsegingarria orobat bainan ez ahantzi behar halere gaitza beti hor dela eta berriz azkartzen ahal gutien ustean....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Iruña-Veleia auzia

2006an, Iruña-Veleiako aztarnategiko miaketen arduradunek III. mendeko pieza baliotsu batzuk aurkitu zituztela jakinarazi zuten. Zehazki, izan daitezkeen euskarazko inskripzio zaharrenak agertu zirelako berria zabaldu zuten. Baina zenbait denboraren buruan, aditu batzuek adierazi zuten pieza horietan ageri ziren idazkiak faltsuak zirela. Afera horri buruzko auzia otsailaren 3an hasi zen eta joan den astean eman dute auzi-erabakiaren berri. Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiari bi urte...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Patxi Ruizek gose greba utzi du

Patxi Ruiz nafartar presoak gose greba utzi du ekainaren 10ean. Maiatzaren 11n hasi zuen greba eta gainera, lehen hamabi egunetan egarri greba ere egin zuen. Murtzia II espetxean ari da zigorra betetzen eta euskal preso guziak Euskal Herriratzea eta bere osagarria bermatzea aldarrikatzeko abiatu zuen protestaldia....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19ko mobilizazioak deitu ditu "publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza!" lelopean. Mobilizatze hauek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan iraganen dira, goizean eta arratsaldean. Gutun Soziala plataformaren aldarrikapenek zazpi sail hauek hunkitzen dituzte: zerbitzu publikoak garatzea, zaintza eredua aldatzea zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatuz, pobrezia eta bazterketa sozialaren kontra lan...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Hizkuntza politika

Nafarroak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika sailean lan koordinatua egiten segitzeko engaiamendua berritu dute ekainaren 11n, Hiruko Ituna deitu hitzarmenaren bidez. Hiru erakundeak Nafarroako Jauregian bildu dira 2020rako jarduera- plana aurkezteko. Plan hau 2017an sinatu hitzarmenaren jarraipena da eta bortz sail landuko ditu: helduei euskara irakastea, euskararen erabilpena sustatzea, euskararen aldeko gogoeta bultzatzea, euskararen ikasketak eta...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Ekonomia aurreikuspenak

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordeak jakinarazi dute EAEko Barne Produktu Gordina %8,7 apalduko dela 2020an, Eusko Jaurlaritzak duela bi hilabete egin aurreikuspenek %3,6ko jaistea izanen zela bazioten ere. 2021eko, aldiz, BPGa %6,7 emendatuko dela uste dute ekonomia adituek. Gobernuaren aitzinikuspenen arabera, aurten 68 000 lanpostu galduko dira eta 2021ean 48 000 berreskuratuko. Beraz, langabezia tasa %13,7koa...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016