Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 18a

Bordele, "hiriburu tragikoa"

11n, alemanek Reims hartzen zuten eta Parise "hiri idekia" deklaratua zen. Gauez, gobernuak hegoaldera ihes egin zuen, lehenik Tours eta Muguet gaztelua arte, Briaren, nun 11ko arratsean, Reynaud, frantses gobernuko presidentea, Petain, gobernuko presidenteordea, Weygand, De Gaulle, gobernuan sartu zena ekainaren 6an, eta ingeles delegazio bat Churchill-ekin biltzen ziren. Reynaud-ek Churchill-i indar berri batzu eta lehenik Royal Air Forcen hegazkinak galdegiten zituen. Ingeles lehen...

Abisuak | 2020eko Ekainaren 18a

Baionan, abertzalerik ez

Bildu dira Baionan, Abertzale/Berde/Elkarkide (ABE) taldeko 132 kide, elgarrekin ikusteko zer egin herriko bozen bigarren itzulian. Eztabaida gogorrak izanak ziren orain arte, bereziki Enbata astekarian, batzu Etxetorekin bat egitearen alde, besteak ez. Aldekoek zioten sei urtez muturrerat bota diotela Etcheto auzapez ez izaitea, abertzaleen falta dela: duela 6 urte, bigarren itzulian abertzaleak beren-ber joan ziren, soziliastekin bat egiteko partez: hauek galdu zuten 25 bozen faltan....

Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 18a

Berrogeiko gerla (7/8)

Maiatzaren 25ean, Dunkerque aitzin, frantses armadan 60 dibisio gelditzen ziren, dibisio blindatu batekin bakarrik, 130 dibisioen kontra aleman armadan 10 dibisio blindatuekin. Weygand-ek estimatzen zuen 15 egun bazituela indarrak berriz antolatzeko. Baina bazakien alemanek denbora hori ez zutela utziko. Ekainaren 5ean, aleman aire armadak zuen ofentsiba abiarazten Pariseko bidea idekitzeko. Ber mementoan, Panzer-ek atakatzen zuten Amiens eta Peronnes-etik. Baina, frantses soldaduen morala...

Abisuak | 2020eko Ekainaren 18a

Bil ta Garbi sindikatuaren abisua

Oihalezko jantziak eta zapetak ezartzen diren edukiontziak mementoan ez dira bilduak, hortakoz galdegina da bakoitzak beren etxeetan atxik ditzan. Birziklatzeko eta berriz baliostatzeko guneak mementoan zailtasunak ditu, erreserbak beteak izanez. Hau dela eta, ez dira edukiontzien ondoan utzi behar, ez eta hondarkinetara eraman. Aholkatua da, karitatezko elkarte bati emaitea edo mementoan xoko batean atxikitzea....

Abisuak | 2020eko Ekainaren 18a

UEUren BAIONAKO udako ikastaroak

Urtero Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) ikastaroak antolatzen ditu, aurten aldaketak egin dituzte, uztailean iragan beharrez, irailera pusatu baitituzte. Hau dela eta, UEUk Baionan hiru ikastaro antolatuko ditu irailaren 4an. Orotara 10 euroko prezio sinbolikoa izanen da. Jadanik izen emaitea zabalik da www. ueu.eus helbidean. Aurkezpenean Kepa Sarasolak, UEUko zuzendariak, eta Irati Iciarek, UEUko udako ikastaroetako arduradunak, parte hartu dute. Kepa Sarasolak hitza hartu du azalduz...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 18a

Donibane Garazi

Udako gertakarien ezeztatzea Krisi sanitarioarengatik, herriko kontseiluak Donibane Garaziko besten ezeztatzea erabaki du. Jendeen kopurua ez dutelako kontrolatzen ahalko, ez eta urruntasun fisikoa. Igorri agerian irakurtzen ahal da, donibandarren osasuna ez dutela arriskuan ezarri nahi. Hala ere, buruan atxikitzen dute elkarretaratze zerbaiten antolatzea, donibandarren artean memento azkar baten ukaiteko gisan. Bestalde, "Citadelle en Scènes" festibalaren ezeztatzea ere erabaki da. Hitzordu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016