Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Mendiko lanetan inbertsioak eginen ditu Baztango Udalak

Baztango Udalak datozen hilabeteetan egin beharreko hainbat lan iragarri berri ditu. Zehazki, mendiko bideak, oihan berritzeak eta oihaneko lanak eta laborantzarako sasitzak kentzeko lanak dira, eta guzira 100.000 euroko inbertsioa eginen du lan horietan....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Agour: Idiazabaleko gasna ekoizle

Heletako Agour taldeak, bukatzear ditu gasnategi berriko lanak Lizartzan (Gipuzkoa), eta entsegu batzuk egin ondoan, bi aste barne etorriko zaie lehen ardi esnea, inguruko artzainek hornitua. Idiazabal sormarka izeneko gasna eginen du, baina gasna urdin bat ere ekoiztu nahi du, hori ere ardi esnearekin egina. Eusko Labela ukanen du gasna horrek. Behi gasna bat ere egiteko asmoa du. Agourrek Eceizaren banaketa sarea eta 35 urtez Goenaga jogurt egile donostiarrarekin landutakoa baliatuko du...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Euskaraldia

Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da, eta, antolatzaileek azaldu dutenez, milaka arigune aktibatzen ari dira jadanik Euskal Herri osoan. Edizioaren berrikuntza nabarmenetakoa dira ariguneak, era guzietako erakunde, enpresa eta elkarteetan euskara erabiltzeko sortzen diren gune babestuak....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Euskal Y: ez da europar trenbide sarearekin lotua egonen 2037a baino lehen

AHT bai ala ez? Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak adierazi du Ipar Euskal Herrian Euskal Y-arekin bat eginen duen frantziar trenbidea ez dela abiatuko 2037. urtera arte, eta egungo diseinuan, azpiegitura horrek merkantzia garraiorako ahalmen "apalegia" duela ohartarazi du. 1990 geroztik eztabaida eragiten ari den frantziar zati berria ez dela 2037a baino lehen abiatuko erantsi du txostenak. Aztertu dituzten Europako obra handietan, atzerapenak 11 urtekoak dira batez beste eta gainkostua...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Nafarroako Parlamentuak Juan Carlos erregearen koadro bat kendu du

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak, Juan Carlos Espainiako errege emerituaren koadro bat eraikineko Gobernu Aretotik kentzea adostu dute. Adierazpenak Izquierda-Ezkerra, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemosen aldeko botoa eskuratu du, eta Navarra Sumaren kontrakoa. Erregearen kontrako akusazioak zabaldu dira: hots Meckako trenaren merkatua ardiestean dirutzak eskuratu zituela....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Urkullu erabat "haserre", EAEk kanpoan uzten duen diru banaketa dela eta

Iñigo Urkullu lehendakaria erabat "haserre" agertu da COVID- 19aren krisiari aurre egiteko Madrilgo gobernuak egin funtsaren banaketagatik. Horrek Euskal Autonomia Erkidegoa 5.000 milioiko tartetik kanpo utziko lukeelako, foru erregimenagatik. Hori dela eta, Kontzertu Ekonomikoaren batzorde mistoaren premiazko bilera eskatu du, eta Pedro Sanchez presidenteari erran dio konfiantza "ekintzekin" frogatzen dela....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016