Gogoa hazi | 2020eko Ekainaren 25a

Zergatik Ez?

Anne Soupa andereak bere kandidatura eman du Lyoneko artzapezpiku izaiteko. Lyon hiriko kargu hori Michel Dubost apezpikuak betetzen du joan den ekainetik hunat, urte bat huntan, Philippe Barbarinen ordezkapena segurtatuz, norbait izendatu arte. Anne Soupa emazte bat da, teologoa, Biblia irakasle, kazetari eta idazle. Zientzia politikako eta Zuzenbideko tituluak baditu. Ezkondua da eta 73 urte ditu. Kandidatura horren alde anitz agertu dira eta izenpetuz beren sustengua ezagutarazi dute....

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Zalapartak

Dijon hirian lau gauez segidan gaitzeko nahasmenduak ukan dituzte, gehienik auzoalde batean, motaz txetxeniarrak diren gazte andana bat bortizki eta itsuski mendekaturik Ipar-Afrikatik etorriak diren batzuri. Baizik-eta afrikano multxo batek gaizki tratatua zuela txetxeniar gazte bat. Ikaragarriko zalapartak, ondo heietako jende guziak ikaran egoki. Bazterrak hein bat eztitu dira gobernuak presaka harat igorririk 150 kaxketadun, poliza eta jendarme, beren larderia erakuts zezaten. Gertakari...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 25a

Kepa Junkera saristatua

Donostia Kulturak Kepa Junkera musikari bilbotarrari eman dio 2020ko Adarra Saria. Saria ez da, ohi bezala, ekainaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, Musikaren Europako Egunean banatu, Donostiako alkatearen eskutik. Aurrerago jakinaraziko den datan saria musikari bilbotarrak eskuratuko du....

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Igandeko bozak

Hiri handietan bereziki, bazterrak pil-pilean daude herriko bozen bigarren itzulia hor berean-eta. Hala nola Parisen, hiru zerrenda zoin-gehiagoka plantatuak eta, behinere etzena gertatua, hiru zerrendaburuak emaztekiak izanki. Hiri bat anitz aipatzen dena, Le Havre, Edouard Philippe gobernuburua han baita hautagai. Orokorki, hauxe da bitxikeria, hiri frangotan agertzen den arrangura handiena ez da baitezpada nork irabaziko duen partida bainan jendearen parte hartzea, arras eskasa izana...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Ba ote?

Air-France fama handiko etxeak jakinarazi du bi urte barne gutienez 8.000 lanpostu gutiagorekin itzulikatuko dela, beharbada 10.000 lanpostu gutiagorekin. Erakusterat emanez halere nehor ez duela kanpo ezarriko. Erretreta hartuko dutenak ez ordainduko eta langile andana bati errextasunak emanen, diru laguntza zerbaitekin, beren baitarik joan diten. Berriak harritu ditu halere bazterrak denak jakinean izanik ere Air-France horrek lanak badituela bere konduetan ezin untsa helduz. Zernahi gisaz...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Kooperatibek 3.000 lanpostu galduko?

Horrela dio Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta beste alorretako enpresa gehienak baino hobeki aterako diren krisiaren zepotik. Gaur egun 2.500 enpresa badira giza ekonomian ari direnak 60.500 langilerekin: horietan 1.800 kooperatiba 53.500 langilerekin. Nahiz eta beste alorretako enpresa askok baino hobeki iharduki, langileen %5ek lana galduko dutela uste du Jaurlaritzak....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016