Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Gorriz eta beltxez

Aurten, Donibane Lohizunen, ez da Jondonane bestarik izan, untsa gauza peningarria zinez, bainan ezin bestela egin. Horiek hola, iragan asteburuan sendi zen halere halako besta aireño bat. Ortziralean jadanik jende asko merkaturat agertu dira gorri eta beltx jauntziekin, kolore horiek izanki bestetakoak. Hori ikusiz beste frango berotu dira eta gisa bereko jauntziak soinean ikusi dira larunbatean eta igandean. Jatetxetan ere gisa bereko giroa....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Itsasoan itzuli bat

"Buruxkan" itsas-untziak berriz abiatu ditu bere joan-jinka itzuliak Donibane Lohizune eta Ziburuko badian. Iragan asteburuan ibilaldiak egin ere ditu jendeak gorri eta beltxez bezti, bestalde aipatzen dugun besta giroa gogoan. Hauxe da gauza berri bat, iluntxetan ateraldiak eginen dira zintzur bustitze batekin. Tokiak aitzinetik hartu behar. Xe h e t a s u n gehiagorentzat, deitu 06 11 69 56 93....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Kolpeka

D o n i b a n e Lohizunen, igande goizaldeko biak irian, gauak gau beraz, bi gazte andana, zonbait Baionatik etorriak, elgarri oldartu dira eta tirahala joka hasi. Zonbait egun lehenago jadanik kalapitan arizanak bide ziren bainan Baionan. Poliza etorri denean, badira kaxketaduneri mendekatu direnak. Gertakari latza! Ondo hartako jende asko iratzartu ere dira eta harrituak egon....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Zernahi gisaz bi auzapez berri

Donibane Lohizune aldeko itsas hegi hortan ere, bazterrak heintto bat harrotu dira, herriko bozen bigarren itzulia igandean izanki-eta. Ez Donibanen berean haatik, hor harat-hunata lehen bozaldian berean egina izanik. Biriatun bezala funtsean. Igandean, udako bigarren igandekari, jakinen da nor nagusituko den Hendaian, Urruñan eta Ziburun. Hor, zernahi gisaz, bi auzapez berri izanen dira, Urruñan eta Ziburun orain arte auzapez zirenak ez baitira berriz hautagai. Hendaian, bi zerrenda...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Saltsa bat

Giroa arras berezia dagoen keinka huntan, horra azen ontzeko badugula beste saltsaño bat, ez baiginuen deus beharragorik. Lurralde-batzarrak berritu ziren 2015eko abenduan. Untsalaz hauteskunde horiek berriz egin behar heldu den urte hondarrerat. Bat-batean eta arras bitxiki hedatu da aitzinatuak izaiten ahal litazkeela eta martxoan ginuzkeela, departamendu maileko bozekin batean. Jadanik ere gertatu dela bi bozkatze betan egitea, jendeak arras ongi hartzen duela hori, eta boz-emaileen parte...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Kexu

Hiri frangotan, erizain eta artategietako beste langileak milaka eta milaka bildu dira eta karriketan ibili erakusteko kexu daudela. Ukan dutela goresmen anitz bainan gobernuarenganik besterik igurikatzen dutela oraino. Parisen, manifestaldia histu du gertakari latz batek. Polizak iletarik tiraka herrestan ereman du erizain bat, 50 urteko emazte bat, eta bazterrak asaldatu dira hori ikustearekin. Gero erakutsia izan da emazte hori zela lehenik harrika hasia polizari. Batek hau eta besteak hura,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016