Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 25a

Osagarri krisiarekin, jendarte berri bat beharretan

Osagarri krisiak eta hunek sortu duen ekonomia larrialdiak, publiko berri bat behartu du janaria eskaintzen duten elkarteen ganat joaitea. Ondorioz, uda hastapen huntan, azkurri erreserba eskas handian gertatzen da. Joan den martxoaz geroztik azkarki emendatu dira janari beharretan agertu diren jendeak eta jendarte berri bat hunkia izan da: jantokirik gabe gelditu diren unibertsitateko ikasleak edo familia pobreetako haurrak, langabezia partzialan ezarri diren langile prekarioak, paperik...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 25a

Gelditzen diren palestinarren lurrak galtzeko arriskuan

Bake prozesuari mehatxu ikaragarria dela erran du Jordaniako diplomazia buruzagia den Ayman Safadik, Mahmoud Abbas Palestinako presidentearen ikusterat etorri delarik. Palestindarreri gelditzen zaien Zisjordaniako eremuaren hiruetarik bat Israelek beregana lezake, Estatu Batuetako administrazioak egin proposamenaren arabera. Uztailaren 1ean, Israelgo Gobernuak, Trumpek plazaratu Ekialde Hurbileko plangintzari buruzko erabakia hartu behar du. Jordania, Egiptoarekin batean, bake akordio bat...

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 18a

VICTORIA, ARGENTINA.

Eta pare bat berri alaiago ekartzeko, aipa dezagun Frantses Aita Sainduak, 'Basilika txiki' izendatu berri duela Arantzazuko Ama zaindari duen Victoria herriko parropia, Entre Rios probintzian. Mintzatuko gira aitzinago eliza huntaz eta bere euskal historia handiaz, Belokeri zinez lotua. Eta Buenos Aires hirian, Cecilia Canz Aranos euskara irakasleak 'Amurrio' gozotegia zabaldu duela joan den astean. Arras zorte on, Cecilia....

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 18a

GARDNERVILLE, KALIFORNIA.

Kaliforniatik ere berri txarrak, aurtengo Gardnervilleko piknika ere --agorrilaren 8an zena-- kantzelatu baitute Mendiko Euskaldun Clubeko antolatzaileek. Urte guziz jiten diren kide eta laguner, heldu den urteko egutegian hitzordua ongi markatzea galdegin diete, klubak 40 urte beteko baititu. Bestenaz, aurtengo uda eta urtea bururatu arte, behar da orain ikusi San Frantzisko, Chino, Rocklin eta gelditzen diren gainerateko beste piknik eta bestek aitzina eginen duten edo hauek ere ezabatzen...

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 18a

BAKERSFIELD, KALIFORNIA.

Noriega euskal ostatuaren galbidean urrats berriak emanen dira asteburu huntan, ebiakoitz eta igandez ostatuak bortak idokiko baititu barnean dituen objektu, altzari, oihal, apaingarri eta gauza guztien saltzeko, bi egunetan goizeko 10etarik 15:00ak arte....

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 18a

Argentinako Euskal Aste Nazionala beheiti, urte arras bitxi huntan

MUNDUKO BIGARREN GERLA eta han borrokatu ziren euskal-amerikanoak ikertzen ditu Pedro Oiarzabal eta Gillermo Tabernilla historialariak buru dituen "Fighting Basques" proiektuak. NABOren 'Memoria Bizia' eta Sancho de Beurko elkartea lagun, 2016an Nevadako partea bururatu zuten, eta orai Kalifornia dute bukatu. Lan ederra ari dira egiten, armadan arizan ziren euskaldun guziak identifikatu eta heien biografiak biltzen


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016