Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 18a

PERU herritik berriak

Duela zenbait hilabete, bildu ginen Nikolas Regerat-ekin, suhiltzaile dena eta Emanik elkarteko kide. Azaldu zaukun Peruko Campoy eskuldean misioak egiten zituztela. Emanik, Euskal Herrian kokatua baldin bada, nazioarteko elkartasunezko euskal erakunde bat da. Hauen ardura da, ahalmen urriko haurren eta heien amen laguntzea, formazioaren bidez, desberdintasunak saihesteko. Handik igorri daukute, Covid-19 nola kudeatu duten. Covid-19 pandemiarengatik, Peru urgentziazko egoera batean sartu da,...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Auto bat ba saltzeko

Ziburun, herriko kontseilua bildu da joan den astean, Guy Poulou biltzarburu azken aldikotz. Diru solas mintzatu dira gehienik eta batere funtsik gabe ukan dute ustegabeko eztabaida bat. Herriak 1.500 eurotan saldurik bere auto xahar bat eta eroslea izanki bera zinegotzi den bat. Dominique Duguet eta Eneko Aldana-Douat hautetsiak, bestalde zerrendaburu direnak herriko bozetan, ahoan bilorik gabe mintzatu dira tratu hori salatuz. Erranez hobeki eta xuxenago izanen zela herriak autoa salgai...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Eta sasoin hori?

Keinka huntako solasgai nagusietan bistan da hor dugula sasoina! Uda sasoina, asko gisetarat munta handia baduena. Urte guziz arrangura bera agertzen da, nolakoa izanen den. Aurten gehiago haatik koronabirus deabru horrengatik. Duela zonbait aste nehork etzuen espantu handirik, etzela beharbada batere sasoinik izanen, edo arrunt txarra izanen zela, kanpotiarrak ezin etorriz. Azken berriak hobeak dira, aise hobeak izanen oraino mugak idekitzearekin. Jadanik ere, iragan aste hortan, dela...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Merkatuak ere berriz pizten ari

Zokoako bestak aipaturik iragan astean, eta Besta-Berri aste huntan, beroan bero sail huntan berean beharko ginuen kondatu nolako egitarau nasaia bazen Donibane Lohizunen herriko besten karietarat. Jondonane bestak alabainan eta denek badakigu donibandarrak zoin atxikiak zaizkioten. Bainan ez da bestarik izan Zokoan, ez dugu beraz deusen kondatzeko lanik izan, Besta-Berri ere joan da isilisila eta Jondonaneko ospakizunentzat heldu den urtea behar da igurikatu. Hara zertaratuak giren ezinbestean...

Gogoa hazi | 2020eko Ekainaren 18a

MEZA ETA (EDO?) EUKARISTIA?

Pasatu berri dugun konfinamendu zorrotz aldian, gogoeta eta eztabaida anitz sortu da gai askoren inguruan. Hauen artean Meza. Ez zen haizu elizetan biltzea, ezin zitekeen mezarik eman. Egoera huni erantzun nahiz zer ikusi dugu? Web-orrian eta sare sozialetan mezak biderkatzen, apezak bakarrik, batzuetan gainera bizkarrez, Jainkoaren herria gabe mezak emaiten. Mezak, mezak eta mezak... Apezpiku zonbaiten espantua: Erramu igandez hirurehun bat "cyber" meza eman omen dira. Hauetarik zonbait...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 18a

Eztabaidak

Joan den aldian, sail huntan berean aipatu dugu nolako sukarra bazen piztua bat-batean berriz salatuz duela lau urte Pariseko inguruan gertatu gauza hits bat, nola mutiko gazte bat, larru beltza, Adama Traoré, hil zen kaxketadunen eskutan zelarik, anitzen ustez arras gaizki tratatua izanik. Gertakizun ilun bat berriz solasgai beraz Ipar-Amerikan gisa bertsuko zerbait izanik berrikitan. Ikerketa berri batzuk galdetuz besteak beste -eginen omen direnak, hala hitzemana dute- izan dira...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016