Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 18a

80 urte

Ortzegun huntan, ekainak 18, egunez egun 80 urte De Gaulle jeneralak Londresetik zabaldu zuela dei suhar bat geroztik zernahi eta zernahi aipaldi ukaiten duena. Behar zela aitzina segitu alemaneri ihardukitzen, etzela barkatu behar umil umila jarriz Hitler eta hunekilakoen aitzinean. Mintza giten garbiki, etziren hainbeste izan dei hori berehala entzun zutenak eta dei hori onarturik gisa hartarat bermatu zirenak. Geroxago zen mugimendua hedatu eta azkartu....

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 18a

Makurrak

Frantzia behere hortako eskualde askotan, berriz ere makurrak ukan dituzte, lekuka ez entraalekoak, aro txarrarengatik. Gaitzeko euritea, ortziak eta haize basa, urak ere ateratuak, ondorioz makurra frango! Lekuka nehor ez oroit hoinbeste euri ukanik hoin denbora guti barne! Lozére departamenduko herri zonbait izan dira denen buru hunkienak bainan Korsikan ere ederrak ikusi dituzte....

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 18a

Gertakari hitsa

Calvados aldean ukan dute joan den egunean gertakari bat zinez peningarria. Arras bero zen goiz batez, norbaitek garagarno xorta bat eman dio edaterat kamiun baten gidari zikin biltzen ari zen herriko langile bati. Handik istanteko jendarmek arrastatu dute langile hori, bai eta larderiatu, baizik eta bazuela soberaxko edanik. Zonbait egunen buruan langileak ukan du gutun bat Herriko Etxeak igorria, huts handia egin zuela eta kanpo ezartzen zutela. Langilea, berrogoi bat urteko aita familiako...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Zaldunbordako proiektua baztertua

EAEko Auzitegi Nagusiak Hondarribiko Udalak 2017ko ekainaren 8an onartu Hiri Plan Orokorra deuseztatu du. Plan horrek ahalbidetzen zuen Zaldunborda deitu eremuan saltegi multzo handi baten eraikitzea. Proiektu honek eztabaida handia piztu zuen Hondarribi inguruan, saltegi ttipientzat kaltegarri izanen zelakoan. Horregatik sortu zen Zaldunborda Gelditu plataforma. Zaldunbordako aferak ez du, berez, deus ikustekorik EAEko Auzitegi Nagusiaren erabaki berri honekin, baina ebazpenak hirigintza plan...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

S.O.S. Kultura

Ehunka artista, kultur ordezkari, sustatzaile eta kulturaren munduko langilek Hego Euskal Herriko hiriburuetan protesta mugimendu bat egin dute, kultura "lehen mailako" ontasuna eta eskubidea izan dadila galdegiteko, eta COVID-19 pandemiaren ondorioz murrizketarik ez izatea exijitzeko. Bilboko Arriaga antzokiaren aitzinean egin den elkarretaratzean, Itziar Ituño aktoreak hartu du hitza. 2008ko krisiak kultura sailean egin zuen kaltea oroitarazi du, eta orain, konfinamenduak eragin duenak...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Haize errota itsasoan

Euskal kostaldean itsasoko haize errota baten lehen prototipoa ezartzeko kontratua sinatu dute Saitec Offshore Technologies eta Biscay Marine Plaraform enpresek. Tresneria hau Armintzako portuaren parean aurkituko da, kostaldetik bi kilometrora. Instalazioak 2MWeko turbina bat ukanen du, 30 metro zabal eta 67 metro luze izanen da. Sare elektrikora konektatua izanen da, eta 2 000 etxerentzat energia sortuko duela pentsatzen da. 2010eko hirugarren hiruhilekoan ezarriko dute martxan. Hiru urte eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016