Abisuak | 2020eko Ekainaren 11a

"Dantzautobusa" ikuskizuna

"Jour de Fête" Euskal Herrian sortua den konpainia bat da. Artistak biltzen ditu (antzezleak, taula zuzendaria, musikalariak...) espazio publikoan sortutako artistiko proiektuen alde (karrikak, parkeak, mendiak). Emaiten dituen ikuskizunaz eta formakuntzaz gain, konpainia hastapenetik engaiatzen da tokiko proiektu batzuetan biztanleekin lotura soziala, ekintza artistikoa eta espazio publikoa euskalhaziak@gmail.com guzientzat atxikitzeko. Jour de Fête konpainiak, berrikitan, "dantzautobusa"...

Abisuak | 2020eko Ekainaren 11a

"Lekukoak" jarraitzen du

Ipar Euskal Herriko bio sailan ari diren laborari ekoizleek, hetsialdi garaian abiatu zuten ekimena da. Pentsatu zuten beren ekoizpenak kontsumitzaileeri zuzenean ekartzea gune berezi batzuetan. Ikusiz arrakasta handia ukan dutela, erabaki dute berdin segitzea. Igorri daukute nun eta zein egunez ibiliko diren: - Astelehena: Donibane Garazin (11:30-12:30), Merkatu Estalian. - Osteguna: Angelun (9:00- 12:00) Quintaou gunean eta Baionan (11:00-12:00), Euskaldunen Plazan. - Ostiralea:...

Abisuak | 2020eko Ekainaren 11a

FLOYD BELTZARI AGUR

(Airea: Agur adiskidea...)

Abisuak | 2020eko Ekainaren 11a

Irati

Iratiko Mendi Etxea Nork ez du ezagutzen Irati kaskoan kokatua den herri ttipi bat bezala bere 35 mendi-etxez osatua den gunea. Hauek ere hetsiak egonik, berriz ideki dute. Aipatzen da, aurten beharbada udako oporrak bakoitzak bere xokoan pasatuko dituela. Irati Soroan Etxola idekia Azkenean, ekainaren 3tik, Irati Soroan "Etxola"-k, Garazi eskualdeko artzaingoaren ezagutarazteko ongi-etorria eginen dauzue. Ezagutzeko: erakusketa gunea, ardi esne gordinarekin eginik bortuko gasnak eta...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

MATTIN GOGOAN: Mattin Larzabal-en heriotza

Pena handiz jakin dugu Mattin Larzabal-en heriotza. Hogeita hamar urtez kazetari izan da Gure Irratiko lankideen artean eta anitz egin du bere bizi osoan euskararen alde. Fededun engaiatua ere izan da eta gogor lehiatu da gure hizkuntzak bere toki osoa atxik dezan gure elizetan eta Elizan. Lapurdi Irratiaren jarraitzaile hurbila zen aspaldidanik, eta erretreta hartu zuenean gure laguntzaileetarik izan da: hilabetero Ibai Arteko Jondoni Petri Hiriburuko parropiaren berriak emaiten zituen....

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

MATTIN GOGOAN: Adiskide min bat aipatzea ez da errex berrikitan zendu denean

Ezagutu nuen Mattin gazte denboran. Euskara ikasteko gutizia eman zautan. Gure laguntasuna 1968/73 urteetan sortu zen, lehenik Amaia elkartean, ondotik Mende Berrin. Hainbat ekintzetan engaiatu ginen elgarrekin, orain arte. Gaur, nahi dizuet bakarrik oroitarazi Pauen ikasle zelarik, nola ausardia eder batekin, euskaldun ikasleak biltzeko elkarte bat sortzea lortu zuen. Alegia deus, bere diplomazia dohaineri esker, lortu zuen unibertsitateko zuzendariarenganik gela baten okupatzeko baimena...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016