Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Erkidegoa ezkerreko gobernu berriari buruz?

Uztailaren 12an erkidegoan eginen diren hauteskundeek erabakiko dute zein gehiengo aterako den, Jaurlaritza zuzenduko duena eta nor izanen den lehendakari berria. Miren Gorrotxategi, Ahal Dugu Podemoseko lehendakarigaia aldaketaren alde agertu da: Podemos, sozialistak eta EH Bilduk osatuko luketen ezkerreko gehiengoarekin. Sozialistek ez dute horrelako aukerarik ikusten: Eneko Andueza PSEren idazkari nagusiak baztertu du horrelako aukera: "ez dezatela gutan kondatu Maddalen Iriarte lehendakari...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Eusko Jaurlaritzak ibilgailu berriak erosteko laguntzak bikoiztu ditu

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin du, hamar milioi eurora arte, ibilgailu berriak erosteko aurten indarrean zegoen Renove Planera bideratutako dirua, eta laguntzen zenbatekoak igoko ditu autoen kategoria jakin batzuetan. Gainera, laguntza 2020ko urtarrilaren 30era arteko atzera eraginarekin aplikatuko da. Eskabideak aurkezteko epea aurrekontua agortzen denean amaituko da, eta, hori gertatzen ez bada, aurtengo urriaren 31n....

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Mattin Larzabal berriketari guziz xintxoa eta baliosa

Nola erran zonbat inarrosi nauen ekainaren 2an bat-batean jakin dutan berri txar horrek? Mattin Larzabal pausatu delako berri ezinago latza. Gisa hortako bizpahiru dei ukanik, banakien arras gaizkitua zela bainan ez nuen uste halere hein hortan zela, esperantza nuen zonbait denbora goiti beheiti berriz pixkortuko zela. Berri hitsa hedatu orduko entzun ditut Gure Irratian handik eta hemendik eskainiak izan zaizkion lekukotasun hunkigarriak. Nik ere zonbait lerro nahi ditut beraz idatzi agurtuz...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Mattin Larzabal Fedean bidez bide

Gure adiskidea, Mattin Larzabal zendu da ekaineko bigarren egun huntan. Bere sortzeko hilabetean, 70. urtean. Lagun maitagarria, deneri irriño egilea, zerbitzari umila eta berriketari profesionala. Euskaldun eta fededun agertu da bere bizian. Mattinek eman daukun lekukotasunari lerro hauek nahi dute oihartzun egin. Berriketari gisa, ahoz eta izkirioz, hitzak erabiltzen zituen, Xalbadorren gisa "hitzen lihoa iruten" zituela, eta hori egiteko, bazakien entzuten, aditzen. San Andreseko lagun...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 11a

Frantzian ere polizaren eskuetan hila

Polizaren eskuetan jendeak hiltzea ez da Ameriketan bakarrik gertatzen. Frantzian ere Adama Traoré izeneko beste beltz bat hil zen, 2016ko uztailaren 16an, Beaumont- sur-Oiseko jendarmerian, 24 urte betetzen zituen egunean. Geroztik, 4 urtez, gorputz ikerketa eta medikuen arteko eztabaidak luzatu dira jakiteko zerk hil zuen Adama Traoré. Jujeek manatu espertisen arabera ez da polizaren falta izan bainan familiak famatuak diren mediku berezitueri eginarazi dituen kontra ikerketen arabera,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016