Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Henri de Larralde- Diusteguy

Joachim Labrouche berrogoi urte pasa egon da beraz Donibaneko auzapez. Bainan Urruñan ukan dute auzapez bat aise gehiago egon dena kargutan, 55 urte alabainan, Henri de Larralde-Diusteguy, Urtubiako jauna. Larralde-tar horiek luzaz izanak Urtubiako jauregiaren buru. Behin batto esposatu zen deitura Diusteguy zuen gipuzkoar batekin eta bi izenen elgarri lotzea erabakia izan zen. Hemeretzigarren mende erditsutan, hiru anaia baziren Larralde-Diusteguy familian. Zaharrena,...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Hoin luzaz auzapez!

Aurten hor ditugu herriko bozak, soka luzea dutenak. Lehen itzulia denetan egina, bigarrena egiteko gelditzen asko herritan. Untsalaz sei urtetarik izaiten dira. Ez hain aspaldi gertatu zen haatik kasu berezi bat. Bozak izanak 2001ean, ondokoak beharrak ziren beraz 2007an. Bainan presidente-bozak ere ba. Etzirela biak betan egiten ahal, ez eta hain aise urte berean, lehentasuna eman zen presidente- bozeri - Nicolas Sarkozy zen orduan nagusitu - eta herriko bozak gibelatu...

Gogoa hazi | 2020eko Ekainaren 04a

Arranoak... oldartsu dabiltza!

Nagusiak nahi duena, mutilak ahal duena. Abrakuko harkaitz- gainetan daukan kabitik arranoa jautsi zen, Munhoko iturri xilora. Iturri bazterreko arrokaren gainean beha zagon pika. Ondoan pausatu eta eztiki hasi zitzaion: - Pika, Pika! Haugi enekin! Bien artean eginen diagu ihizia! Bakoitzak bere trebeziarekin ihizi gehiago harrapatuko diagu. Gero harrapakinak partekatuko ditiagu. Pikak, bere kurrixka garratzekin: - Ez, ez, ezetz!... Anartean, nork zainduko...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 04a

Beste bat

Joan den astean idatzi dugu talde berri bat, bederatzigarrena, muntatu zela frantses legebiltzarrean. 17deputatu elgarretaraturik gehienak macrontiar izanak. Eta horra nun hamargarren talde bat agertuko den, beste hainbeste partaiderekin. Hor ere badira macrontiar izanak eta beste zonbait UDI erdiko mugimenduan zirenak. Ondorioz,macrontiarrek gehiengo osoa galdua baitzuten aitzineko astean, boz bakar baten eskasean, orain ahultxago dira oraino, 281 deputatu orotarat, zortzi...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 04a

Miliarrak

Gaitzeko saila akulatu beharra da ere, gostaia gosta, ospitale eta artategien alde. Zazpi aste barne arrunt pikoan ezarriko omen dena. Kontuan hartuz aspaldian eta aspaldian entzuten diren aldarrikapen saminak. Hara hori ere hitzemana. Bainan hori ere zernahi gostako da. Bada gauzaño bat frango bitxia kausi ditakeena. Bat-batean erraiten daukute beharrezko obrak egin behar direla miliarrak gostarik ere. Miliunak aipatzen direlarik hor gaindi, ni segurik durduzatua izaiten naiz,...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 04a

Auzapez 19 urtetan!

Herriko bozen sasoin betean gaude oraino eta horra nun jakin den berri bat askitto harrigarria: Ardèche departamenduko Vinzieux herri ttipian (450 biztanle) auzapez hautetsi dute 19 urteko mutiko gazte bat, Hugo Biolley. Maiatzaren 23an hautetsia izan da eta biharamunean, 24an beraz, betetzen zituen bere 19 urteak. Bere ikasketak segitzen ditu Grenoble hirian bainan gero eta usuago bere herrian egonen omen da, bere amaren etxean. Martxoko hauteskundeetan herriko hautagai...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016