Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Emazte bat auzapez Biriatun

Herriko bozetan martxoan hautetsi kontseiluak jarri dira kargutan. Hala nola Biriatun auzapez berri bat baduten, eta lehen aldikotz emazte bat, Solange Demarcq-Eguiguren, Biriatuko Geroa zerrendaren buru agertua zena, gutiz bada gutiz nagusitua martxoaren 15ean. Hartzen du beraz Michel Hiriart auzapez ohiaren segida. Azken hau 31 urtez segidan auzapez egonik....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Jean-François Irigoyen Donibane Lohizunen

Donibanen ere, denetan bezala, giro berezi batean iragan da nahitez herriko kontseilu berriaren kargutan jartzea. Jean-François Irigoyen aitzina auzapez beraz. Eskertu ditu gehiengo osoa lehen itzulian berean segurtatu dioten guziak, azpimarratuz anitzek etzutela uste gauzak hola joanen zirela. Azpimarratu ere gaurko egoera arras berezia dagoela eta gisa hartarat behar dugula denek ere bermatu. Herri Berri abertzale taldekoek deia luzatu dute harreman sanoagoak izan diten...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Atunaren sasoina

Atunaren sasoina berriz hasten da edo laster hasiko, bereziki hegalabur edo atun gorriarentzat. Eta jadanik badira arrangura pisuak hor gaindi. Deus berriagorik ez haatik azkenean ezen arrangura berak baziren jaz ere. Dena den, joan den egunean manifestaldi bat izan da Donibane Lohizuneko portuan, arrantzale andana batek bere aldarrikapenak entzunaraziz. Zertaz dute makurra? Europa mailan finkatzen dira neurri bereziak hunenbeste arrain nun nola hartzen ahal. Arrangura...

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Aurten ez dira jinen

Hendaian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailaso famatuak hor beharrak zituzten martxoaren 22an, euskararen hilabetea izanki-eta. Ezin ziren etorri koronabirus delako horren beldurrez. Erabakia izan zen uztailaren 5ean jinen zirela. Bainan holako ikusgarririk ez omen da oraino muntatzen ahalko. Aurten pailaso gustagarri horiek ez dira beraz agertuko Hendaiarat....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Baratze botanikoan

Donibane Lohizunen baratze botanikoa berriz idekitzen da aste huntan. Ekainean idekia izanen da asteazken, larunbat eta igandetan, goizeko 11etarik arratsaldeko 6etarat. Larunbat huntan, nola hilabeteko lehena den, sartzea urririk. Larunbat goizean bestalde tailer berezi bat baratzegintzaz bainan toki guziak ja aitzinetik hartuak....

Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Joachim Labrouche

Aipatu baitugu Jean Poulou, orotarat 29 urtez egona da auzapez, 25 urtez 40ko gerlatik landa segidan eta gero lau urtez, 1977tik goiti, 1981ean zendu arte. Iragan mende hortan, Urruñan ere ukana dute auzapez bat luzaz egona herriaren kudeatzaile, Bernard de Coral Urtubiako jauna. 15 urtez auzapez 1929an hautetsia izanik, gero berriz 1945ean bainan bakarrik zonbait hilabetez eta azkenik 18 urtez egundainokotan, 1947tik 1965erat. Bakan aditzen dira holakoak. Norbait hoin...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016