Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria

Alex Gurrutxagak (Zarautz, 1988) Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria" izeneko saiakera liburua plazaratu du Alberdania argitaletxearekin. Gurrutxaga literaturan doktorea da eta preseski, Xabier Leteri buruz egin zuen bere tesia. Lan horretarako bildu zituen dokumentu guzietarik abiatuz idatzi du orain liburua, baina zehaztu du saiakera hau ez dela lan zientifiko edo akademiko bat. Alex Gurrutxagaren xedea da irakurleari Lete sakonkiago ezagutzeko parada ematea, irakurlearekin elkarrizketa...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 18a

Oscar Temaru gose greban

Polinesiako pertsona ezaguna da Oscar Temaru (75 urte), beti izan da uharte hortako independentziaren mugimenduko buru. Faa'a hiriko auzapeza da, martxoko hauteskundeetan lehen itzulitik pasatu da. Joan den irailean kondenatua izan zen "Radio Tefana" bertako irrati bati diru publikoa emaiteagatik. Auzitaratua izan zen eta sei hilabete (gibelazko pena) eta 42.000€ isuna pagatzera kondenatua izan. Dei egin zuen eta beha zagoela auzia noiz berriz iraganen zen, prokuradoreak manua eman du bere...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 18a

Gaurdanik arto gutiago

Eric Andrieu europar deputatu sozialistak, Europako laborantzako batzordeko kide dena, joan den astean elkarrizketa baten bidez, deiadarra zabaltzen du. Europar Batasunak ez dituela behar diren neurriak hartzen beroketa klimatikoari buruz, laborantza alorrean ari diren sektore batzuk ondorio larriak jasanez. Gaurdanik eta 2050 urtera, artoaren errendimendua %1 eta %22ren artean beheitituko dela azaltzen du, bereziki Europako hegoaldeko lurraldeetan. Ohar berdina egina da ogiaren produkzioaren...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 18a

Sudanen lege aitzinamendua

Sudandar emazteentzat soleimendu bat izan da jakin dutelarik lege berri bat pasatu zela, nun neska ttipieri ernalkuntza aparatua moztea zigortua izanen den. Jakin behar da 10 nesketarik 9ek hori jasaiten dutela edo emazteen %90ek hori pairatu dutela. Praktika hori orain arte onartua bazen, oraindanik, hori erabiliko duteneri 3 urteko presondegi zigorra ezarria izanen zaie. Jadanik, erabilera hori, ONU erakundeak tortura bezala kontsideratzen zuen. Orain legea pasatua baldin bada ere, beharko da...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 18a

Iyad Al-Hallaq, palestinar autista israeldar polizak erailia

Iyad Al-Hallaq, 32 urteko mutiko autista da, 8 urteko putiko baten burua du, Jerusalemen maiatzaren 30ean israeldar armadak eraili du. Egunero, zeharkatzen zuen "Lehoien Atea" deitu gunea, Jerusalemeko parte zaharrean eskolan ibilki baitzen. Eskola hortan bere irudiko arazoak dituzten pertsonak dira ibilki. Baina larunbat goiz batez, han bertan hil da polizak tirokaturik, geroztik palestindar populua haserretua izanez, salaketa gogorrak egin dituzte. Benyamin Nétanyahou, Israeleko lehen...

Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 11a

Berrogeiko gerla (6/8)

Maiatzaren 26an, britainiar gobernuak erabakitzen zuen Gravelines ekialdeko portuak erabiltzea tropak ateratzeko, ontzidi eta aireko armadaren (Royal Air Force) laguntzarekin. Baina, Alemaniako ofentsiba izigarri bortitza zen eta aliatuen ezker saihetsa lehertua zen Belgikako kapitulazioaren ondotik. Belgikako armadak kapitulatu zuen maiatzaren 28an Lyseko batailaren ondotik. Bataila hori bost egunez hedatu zen 23tik 28a arte. Belgikarrek (britainiarren laguntzarekin), kuraia handi batekin,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016