Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 25a

Felipe Gonzalez, GAL-en sortzailea

Ameriketako CIAk GAL aztertu ondoan dio, "Espainiako Gobernuak ETAri aurre egiteko estrategia ez oso ortodoxoa erabiltzea erabaki zuela". Agentziak dio: "Gonzalezek mertzenario talde bat osatzea adostu zuen, terroristen aurka legetik kanpo borroka egiteko, armadaren zuzendaritzapean". Beste erranaldi zentsuratu batean dio, "mertzenarioak ez dira espainiarrak izan behar, eta ETAko buruzagiak Espainian zein Frantzian hiltzea izanen dute helburu"....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

GAL: ikerketa baten alde

"Gure estatutuak ikusita, akaso, ez da arrazorik egongo -Felipe Gonzalez- alderditik kanporatzeko baina alderdi sozialistan nahikoa dela erran beharko diogu Felipe Gonzalezi". "GALen historia", gehitu du, "nazkagarria iruditzen zait eta nire alderdiak zerbait eduki badu, egin duenak ordain dezala". JxCATeko Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati europarlamentariek gutuna igorri diote Europako Parlamentuko ordezkari guziei, Espainiako Estatuaren isiltasuna salatuz eta auzia argitzeko...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

GAL ikertzeko plataforma independentea

Pili Zabala, GALek hil zuen Joxiren arrebak, iragarri du plataforma independente baten sorrera sustatuko duela GAL auzia ikertzeko. "Orain da edo inoiz ez", idatzi du sare sozialetan, eta herritarrei eskatu die laguntzeko plataforma sortzen. Pertsona batzuek GALekin izandako lotura erakusteko "informazio fidagarria" lortu nahi duela erran du. Ongi hartu du Unidas Podemosek Espainiako Kongresuan ikerketa batzordea sortzearen alde azaldutako jarrera....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Urkulluk: 140 milioieuro bideratuko ditu enplegua berreskuratzeko

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du 140 milioi euroko dirutza bideratuko duela COVID- 19aren krisiaren ondorioz, suntsitu edo kaltetutako enplegua berreskuratzeko. Gobernu Kontseiluan onartutako egitasmo hori lau zatitan banatua da, eta enplegua berreskuratzea helburu du. 42 milioi euro emanen zaizkie udalei enplegua sustatzeko tokian tokiko egitasmoak gara ditzaten. 66 milioi euroko inbertsioa eginen dute langabeen heziketarako; 2,3 milioi euro bideratuko dituzte gazteek ikasketak eta...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga irekia

Azkenean, iparraldea hegoaldearekin zatikatzen duen muga irekitzea erabaki dute, Madrilgo eta Pariseko gobernuek adostu dutenaz. Halaber espainiar estatu guzian lurraldeen artean mugikortasuna onartua izan da. Anitz jende etsituak ziren auzoko jende, familia edo adiskideen arteko muga horrekin....

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 25a

Klimaren aldeko Herritarren Hitzarmena

Beroketa efektuak sortzen duen gasen isurketa, hamar urte barne, %40ez apaltzea helburua duen Herritarren Hitzarmena bururatu da joan den aste hondarrean. Zonbait hilabetez zortean hautatuak izan diren 150 bat herritar bildu dira justizia soziala zainduz jendarte berri baten oinarriak eta proposamen konkretuak aztertzeko. Orotarat 150 proposamen horietan aspaldian aipatzen diren neurriak, hala nola autoen abiadura apaltzea, bonus ekologikoa, plastiken erabilpena handizki ttipiaraztea edo...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016