Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Nun dira xakurrak?

Zortzi astez segidan, konfinatze denboran, noiz nahi ikusten ginituen zernahi gizon eta emazte xakur batekin ibilki harat eta hunat. Konfinatzea arintzearekin, mugimendu hori arrunt eztitu da kasik bat-batean. Nun dira orain xakur horiek guziak? Nehork ez ditu gehiago ateratzen?...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

Euskaraldia Ziburun

Euskaraldia sailari hats berri baten emaiteko gogoarekin, euskara gehiago sar dadien gure egun guzietako harat-hunatetan, bilkura bat eginen da Ziburun, Baltsan bilgunean, ortzegun huntan, maiatzak 28, arratsaldeko 6ak eta erdietan. Bilkura hori deneri idekia da, denek badugula nun zer egin euskararen alde....

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Belsunce apezpikua eri handien sokorritzaile Marseillan

Gaurko egunean badugu zernahi buruhauste eta arrangura koronabirus delako horrekin. Bainan lehen ere izan dira gaitzeko izurriteak. Erdi-Aroan ikaragarriko kalteak egin zituen pesteak. Geroztik ere ba segur eta aldi bat baino gehiago. Hala nola duela hiru ehun urte, gaitz horrek berak itsuski zafratu zituen Marseilla eta inguru hartako herri asko. Denbora hartan, lau ehun mila biztanle ziren nunbait han Marseillan eta kasik erdiak hil ziren pestearekin. Izurritea agertu zen beraz...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Alemanak hemen zirelarik

Jakintza elkarteak plazaratu du zonbait asteren berantarekin, konfinatze istorio horiengatik, bere aurtengo lehen aldizkaria. Untsalaz martxo ondarrean atera beharra zena, handik laster, Pazko biharamunean, aurkeztua izaiteko Sarako Biltzarrean. Aldizkari mamitsua, arras gotorra, orotarat 115 orrialde. Hauxe dauka izenburu edo titulu bezala "L'Occupation au Pays basque, 1940-1944". Izen hori gisa batez doi bat tronpakor kausi ditake. Erakusterat eman dezake alabainan hor kondatua...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 28a

Larderia gehiago

Hemendik goiti, gobernuaren manuz, larderia gehiago izanen da bide horietan, hutsean kausitu autozain askorentzat. Begietan bereziki, gero eta istripu gehiago badela heiengatik, autoa gidatzen dutenak denbora berean telefono mugikor bati esker solasean ariz. Larderia gehiago ere zalutasun edo abiadura handiegian ibilki bazira, edo sobera edana baduzu. Jestu gutiz segidan kentzen ahalko dauzute permisa hunenbeste denborarentzat. Kasu zonbaitetan urte batentzat berdin....

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 28a

Berri txarrak

Ekonomia mailan, ez da hor gaindi espantu handirik. Anitz lantegik kalte handiak jasanak eta aitzina jasaiten ari. Gainerat ez batere ikusten egun hobeak noiz jinen diren. Etxe ttipi asko alde bat zerratzeko heinean ez bada berri hoberik epe labur batean. Bainan etxe handiak ere ez batere hobeki, hala nola Renault autogintzaren sail garrantzitsu hortan. Solasa da Frantzian berean hiru lantegi zerratzen ahal luzkeela, beharbada lau azkenean. Alta, turismoaren saila ere...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016