Kostaldean | 2018ko Apirilaren 19a

Lanpostu baten ondotik | "Harrobia" etxegunearen obrak hasten ahal bainan... | Ravel akademiaren udaberria | Maite duzue legatza? | Gauazko treinak berriz izanen? | Euskaraldia Ziburun

Lanpostu baten ondotik

Hendaian, bazen mugimendu joanden egunean Irandatzeko kiroldegian, eta arras mugimendu berezia, lehen aldikotz hor muntatuak-eta topaketa batzu, lana xekatzen dutenak laguntzeko, harremanetan ezarriz lana eskaintzen ahal dutenekin. Egun horrek arrakasta pollita ukan du eta hori bera ez da guti. Zortzi ehun bat lagun jin dira lan zerbaiten menturan. Adin guzietakoak, gizon eta emazte. Bakoitxak bere xedeak agertuz eta bere arrangurak aipatuz. Hoinbeste jende...

Euskal diaspora | 2018ko Apirilaren 19a

Euskal venezuelarren bazkaria larunbatean Bizkaiko Galdakaon

BUENOS AIRES, AEB.

Helduden larunbatean eginen du FEVAk (Argentinako euskal etxe eta elkarteen federazioak) bere presidente berria hautatuko duen Biltzarra. Egungo lehendakaria Juningoa da, Hugo Andiazabal eta lau urte egon da karguan: 2014an izan zen hautatua, eta 2016an ber hautatua. Bere buruzagi taldeko hautetsia da Javier Eder, Bahia Blanca-koa, orain arte FEVAko idazkari zena eta hauteskundeetara aurkeztu den zerrenda bakarreko burua. Sorpresarik ez bada, beraz, bera...

Inbido | 2018ko Apirilaren 19a

Portugesak 14-ko gerlan

Badu orai lau urte azkarki aipatzen dela 14-ko gerla, ikaragarriko makurrak egin zituen gerla izigarri hura. Eta hori hain xuxen urte latz heien mendeburua delakotz ospatzen. Orduko gertakariak nun zoin izan ziren oroitarazten da ainitz gisetarat. Azaroaren 11-n, egunez egun ehun urte izanen da gerla bururatu zela. Egundainokotan gaitzeko ospakizun saila beharra da ainitz tokitan. Liburu frango ere agertu da. Kondatuz gerla nola piztu zen, kasik denen ustez laburra beharra zena, bainan lau...

Gogoa hazi | 2018ko Apirilaren 19a

Batasun unibertsala

Aita Sainduak publikatu duen Laudato si entziklika arras preziatua da mundu giristinotik haraindi ere. Munduaren eta gizakiaren bizi iraupenerako bide sendo bat erakusten du. Batasun unibertsala aipatzen du bigarren kapitulan. Testu osoa aurki daiteke interneten. Itzultzailea nor den ez da ezarria, aise ohartuko zare, irakurle, ez dela Iparraldekoa. Italikoz Aita Sainduak diona.

Ttikitan entzuten genuen "Egon prestuki! Jesusek denak ikusten ditu!" Eta bertze erranaldi hau ere,...

Egun eta bihar | 2018ko Apirilaren 19a

Berd'huis| Aspaldian egin beharrak!| Milesker!| Beti bere hartan| Liburu bat| Idekitze hunkigarria

Berd'huis

Nik segurik arrunt arrotza nuen izen hori.... Berd'huis da Normandiako herrixka bat. 1083 biztanle azkenik egin kondaketaren arabera. Bat-batean eta batere funtsik gabe zernahi aipaldi ukan du. Joanden ortzegunean alabainan hango eskolatik mintzatu da Emmanuel Macron presidenta frantses telebixtako lehen gatean. Oren bat baino gehiago buruz-buru Jean-Pierre Pernaut berriketari ezagutuarekin... Bainan zendako joan dira herri hortarat, biak ere kasik alde bat Parisen...

Hegoaldean | 2018ko Apirilaren 19a

Hegoaldean

Altsasuko gazteen auzia habian

Astelehenean abiatu da Altsasuko gazteen kontrako auzia, herriko bestetan, taberna batean, goizaldera bi guardia zibili eta euren bikotekideei eraso egiteagatik. Zortzi gazteak epaituko dituzte astelehenetik aitzina Auzitegi Nazionalean. 12 eta 62 urte arteko espetxe-zigorra eskatu du Fiskaltzak, terrorismoa leporatuta. Horietako hiruk 500 egun pasatu dituzte preso. Epaiketak hamar saio izanen ditu, 50 bat lekukok deklaratuko baitute. Auzi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016