Egun eta bihar | 2018ko Maiatzaren 17a
President-bozen denboran hautagai zabilalarik ere Emmanuel Macron ari zen jadanik erran eta erran etxe-zerga behar zela arindu bederen, azkenean arrunt kendu ere. Etxe-zerga hori da bakoitxak bere bizitegiarentzat pagatzen duena, frangotan arras pisua kausi ditakeena. Zerga horren konduko diru gehiena herrieri joaiten da eta herriek badute preseski horren beharra beren saila plantan eremaitekotan. "Ez kexa, erran du Macron-ek, eskualde hortarik eskastuko zaioten dirua...
Hegoaldean | 2018ko Maiatzaren 17a
Estatu frantseseko Rochefort hirian, La Fayette elkarteak eraiki 18. mendeko fragata bat À¢'€'" "L'Hermione" izenekoa itsasoetan gaindi nabigatzen ari da.
Mundu zabalean | 2018ko Maiatzaren 17a
Laugarren aldia da Eric Petetin militante kristau- ekologista ospitale psikiatrikoan sarrarazia izan dela.
Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 10a
40-ko gerla denboran, zernahi jende deportatuak izan ziren Alemanen larderia ikaragarria jasaiten zutela. Denek zernahi pairatu zuten eta ainitz han nunbait hil ziren, ederrak sofriturik. Ez ditugu ahantzi behar eta urte guziz egun berezi bat berexia da heien ohoretan.
Joanden egunean, Hendaiarat bere bizikletaren puntan arribatu da Frantzia behere hortako gizon bat, Alain Multeau, gaitzeko itzulia eginik, orotarat 712...
Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 10a
Zer da berriz ixtorio hori? Zokoako itsas-bazterrean muntatu dute gaitzeko argazki erakusketa berezia eta deitu dute, izen bat eman behar-eta, "Itsas-gerlariak", frantsesez "les guerriers de la mer". Gerlariak baitira Zokoan? Eta bai naski, gerlari hitz hori gisa hartarat hartzen bada segurik. Donibane Lohizune eta Ziburuko alde hortan, leihorrak badu, eta aspaldian, azkarki gerizatua izaitearen beharra. Denboran hiru diga eraikiak izan dira, batto Zokoan, beste bat Santa Barbarako...
Inbido | 2018ko Maiatzaren 10a
Berrikitan, Ziburuko besta-komiteak antolaturik gisa hortako ateraldia, berrogoi bat lagun izanak gira Araba probintziako hegoaldean, eskualde hortako punta-puntan, Ebro ibaiaren bazterreko herrietan. Iparraldean bizi girenek ez ditugu aski ezagutzen toki horiek, alta balio du itzuliño baten egitea han gaindi. Egia erran, ez da sobera presatua izan behar, bi oren eta erdi segurik behar dira alabainan autoz edo autobusez harat heltzeko. Eta oraino gaurko egunean badirelarik lehen ez bezalako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016