Euskal diaspora | 2018ko Maiatzaren 10a
Urteko euskal hitzordu garrantzitsuena bilakatu da hain segur Argentinako hiriburuan 'Buenos Aires Celebra' (BAC) ekitaldia, Buenos Airesko Herriko Etxeak komitaturik hirian bizi diren komunitateek antolatzen duten elgarretaratze handia, karrikan, Mayo Etorbide famatuan, eta euskaldunen kasuan gero eta jende gehiago erakartzen duen besta eta jai giroko proposamena. Iragan igandean egina dute euskal BAC --euskaraz Buenos Airesek EH ospagai, erdaraz Buenos...
Egun eta bihar | 2018ko Maiatzaren 10a
Aurten, maiatzaren lehena arrunt nahasia eta minbera izan da Parisen. Bestalde berrehun bat manifestaldi izan delarik Frantzia guzian gaindi, oro har arras jendetsuak izan direnak eta tirabira handirik gabe iragan direnak. Denetan, sindikatek entzun-arazi dituzte beren aldarrikapenak. Ez denek elgarrekin haatik, bakoitxa bere alde eta bere eskualde, nahiz dei batzu zabalduak izanak denek bat egiteko gisan... Parisen da afera gaixtatu eta izan dira zalaparta...
Gogoa hazi | 2018ko Maiatzaren 10a
Segitzen dut urtarrilaren 25eko (N° 3434) eta martxoaren 15eko (N° 3441) astekari hunen aleetan abiatu sailarekin, hiru goi-mailako unibertsitate-ikasle gaztek berriki argitaratu duten liburuaren irakurketarekin (Pierre-Louis Choquet, Jean-Victor Elie eta Anne Guillard). Liburuaren izenburua da "Plaidoyer pour un nouvel engagement chrétien" (Ed. De l'Atelier). Kontserbatismoaren bide antzuari uko eginik eta garapenezko bidearen hautua eginik, gazte hauek proposatzen dute bestelako urrats...
Hegoaldean | 2018ko Maiatzaren 10a
Euskal Herriko Unibertsitatearen 2018ko lehen hiruhileko Euskadiko lan txostena aurkeztu du Sara de la Rica zuzendariak. Txosten honen arabera, 19.000 lanpostu sortu dira EAEn urte batez, eta horietako 16.700 emazteek bete dituzte. Haatik, lanik gabe daudenen kopurua 10.000z apaldu bada ere, ohargarri da behin-behineko kontratuak anitz emendatu direla, %25,8 hartzen baitute hauek. Enplegua goiti joan da zerbitzuen sektorean, %70etik %71,6ra pasatuz; industria lehengo...
Mundu zabalean | 2018ko Maiatzaren 09a
Estatuko presondegietako zuzendaritzak jakitera eman duenez, aurtengo apirilaren 1-ean 70.367 preso badira Frantziako kartzeletan. Horien %3 emazteak dira. Badira ere 21.000 ez direnak oraino epaituak. Urte gutxi barne preso kopurua 10.000az hupatu da. Gero eta gehiago presondegi behar dela pentsatzen dutenek badute hor zenbaki bat prest presta, botere publikoei presondegi berrien egiteko. Presondegietako zuzendaritzak bere aldetik ez du zehazten zenbat...
Inbido | 2018ko Apirilaren 26a
Duela zonbait egun agertu da liburu bat aspaldiko eztabada samin batzu berriz harrotu dituena. Idazlea, Guillaume Ancel frantses armadako aitzindari ohia. Gaia Afrikako Ruanda herrialdean duela hogoi bat urte izan ziren izigarrikeriak. Guillaume Ancel bera ere han zen keinka hartan bainan etzen hola eta hola mintzatzen ahal, soldadoek ixilik egon behar-eta... Orai haatik, denboraren buruan, berak erretreta hartua-eta, eginbide zaio mintzatzea, deplauki erranez ez dela gehiago ixilik egoiten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016