Mundu zabalean | 2018ko Maiatzaren 24a
Kaledonia berria hemendik eta 17.000 kilometrotan, hego Pazifikan kokatua den uhartedia da. Lurralde handia deitzen da uharte nagusia eta hortik 100 kilometro pasako distantzian, beste hiru uharte aurki daitezke "Leialtasun Uharteak" deituak. Lurralde horiek James Cook bidaikariak aurkitu zituen 1774an eta uharte nagusia Kaledonia Berria izendatu zuen, itsas bazterrek latinezko izen zaharra Kaledonia zuen Eskoziari egite zutela kausitu zuelako. Baina, lehenbiziko kanpotar Europarrak han...
Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 17a
Donibane Lohizunen, badu orai hogoi bat urte hiri guzia airosten dela Mendekostekari Andaluziako kantu eta dantza ederrekin. Andaluziako festibala deitzen dute hori. Aurten ere asteburu guzia hartuko du sail horrek. Hasteko, ortzegun aratsean, Ravel entzutegian, iraganen da Ramon Zorkin gitara-joile famatuaren kontzertua. Larunbat goizean, merkatugunean, Pascal Etcheverria sukaldari ezagutuak prestatuko du Andaluziako "gaspacho" eltzekari berezia. Ondotik, pintxo jastaldi bat eta...
Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 17a
Donibane Lohizunen, bazterrak harrotuko baditu Andaluziako festibalak, beste hitzordu aipagarri bat ere badute. Gaitzeko kontzertua izanen da herriko elizan, astelehen aratsaldean, 5 orenetan. Euskadiko Orkestra nagusiko bost musikari jeinutsu entzunen dira egitarau aberats bat eskainiko dutenak eta beren lagun ukanen dute Ana Belen Garcia Perez donostiar organo joilea.
Francis Tolan itsasturi ezagutua...
Inbido | 2018ko Maiatzaren 17a
Guardia eta inguruko herrietan badituzte bi mozkinbide nagusi, biak elgarri lotuak, arnoa eta turismoa. Eraikinen aldetik Guardian berean badute ondare aberatsa eta bereziki bi eliza. Biak Erdi-Arokoak, frango handiak eta biziki ederrak, bien zati batzu UNESCO nazioarteko erakunde nagusiak sailkatuak handizki babestuak izan behar direnetan. Batto da, karrika nagusian, Erregeen Andredena Ma ria eliza, españolez deitzen dutena Santa Maria de los Reyes, bere sartze xoragarriarekin, eta bestea,...
Euskal diaspora | 2018ko Maiatzaren 17a
Joanden ebiakoitzean egin dute Rocklin-eko Iparreko Ibarra Euskal Etxekoek heien NABO Mus Txapelketa. 36 bikote arizan dira jokoan eta ondarrean bikote gazte bat izan da irabazle, Kalifornian sortu David Alfaro eta honen emazte Kristina Vizcay, bikote musean eta bikote bizitzan; bigarren lekua, Michu Chirambero eta Mayte Oçafrain-endako izan zen; hirugarren, Lorenzo Iriarte eta Francisco Vicondoa; eta laugarren, Severiano Lazcano eta Jose Miguel Garaicoechea....
Gogoa hazi | 2018ko Maiatzaren 17a
Zubiak erabiltzen ditugu ohartu gabe hain dira josiak gure ingurumenari. Izan diten sinpleak, zuhaitz trunkoak ibaiaren bi hegiak elgarreri lotzeko edo Millau-ko zubi miresgarria, denak jendeen bizia errexteko eginak dira. Definizio hau aurkitzen da hiztegian: zubi bat eraikin bat da, traba gainditzen duena bereizteen gainetik pasatuz.
Irudi hori eman dauku Jerusalemen aldizkari baten zuzendariak, Marie-Armelle Beaulieu deitzen den emazte erne eta fededun bat. Palestinarren eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016