Kostaldean | 2018ko Ekainaren 01a
Kostaldean | 2018ko Ekainaren 01a
Donibane Lohizunen, bilkura bat arras berezia iragan da joanden egunean Bihotz Ostatuaren egoitzan. Ostatu horrek ukan du, kasik uste-gabetarik, laguntza bat guziz baliosa. Huna zer gertatu den: duela 30 urte sortu zen Ziburun liburu azalgintzari lotu zen elkarte bat. Denbora batez ukan ere zuen arrakasta pollita, muntatuz besteak beste lehiaketa batzu ainitz aipatu zirenak eskuin eta ezker. Joanden martxoan haatik, kide eskasez, elkarteak...
Inbido | 2018ko Ekainaren 01a
Ipar-Europan dira Feroe ugarteak. Itsasoan galduak edo gordeak bezala, denetarik urrun, Islandia, Norvegia eta Eskoziaren artean. Hogoita-hamar bat ugarte dira orotarat bainan dotzena batean, arras ttipiak ere dira, nehor ez da bizi. Hemezortzitan badira biztanleak, arras guti egia erran, denetarat 51.000 ezbaian, berrikitan egin kondaketaren arabera. Baionaren heintsua beraz, doidoia gehixago. Jendetzaren laurdena nunbait han bizi da Torshavn hirinagusian. Eremuz ugarte horiek denen artean...
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 01a
Iragan asteburuan Bakersfield-eko besta ederreko parte izan ziren Gipuzkoatik joan Aspeko eliteko lau pilotari gazte, Markel Lizeaga (Hernani), Xabi Erostarbe (Urretxu), Andoni Ugalde (Oiartzun) eta Iker Irribarria (Arama). Astelehenean (Memorial Day AEBetan) hitzordua, brunch edo hamaiketakoa hartzeko eta azkeneko besta poxia egiteko, Wool Growers euskal jatetxean zen. Ondotik turismo pixka bat egin eta gero, San Frantziskon da pilotari laukotea. Ortzirale huntan,...
Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 01a
Giroa frango minbera dago hor gaindi. Joanden astean, Frantzia guzian gaindi, 130 hiritan, iragan dira manifestaldi pizkor batzu, gobernuaren konduko langileak arras kexu. Irabazien goratzea dute galdetu eta laneko baldintza hobeak. Ikusiz behar-orduak emendatzen ari direla sail frangotan, dela ospitaletan, dela beste zerbitzu askotan. Arrangura pisuak ere gobernuak lau urte barne gutienez ehun mila lanpostu nahi baititu ezabatu. Sindikaten arabera, horrek ez du...
Hegoaldean | 2018ko Ekainaren 01a
Bozkatuko? Ez bozkatuko? Azkenean EAJ-PNVk bozkatu ditu 2019ko Madrilgo aurrekontuak. Horrela, Rajoyren gobernuari ziurtatzen dio legealdiaren bururaino joaitea. Zeren, konduak ez onartuz, Rajoyren gobernua gutiengoan izanez gobernatzeko, krisi politikoa eta hauteskundeen beharra eragingo lituzke. Alta, ozenki errepikatua zuen, 155. artikuluaren bitartez, Madrilgo gobernuak Kataluniako egoera bere menpeko atxikitzen zueno, ez zituela...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016