Inbido | 2018ko Ekainaren 07a

Kilauea su-mendiaren larderia

Jauziño batez goazen egun Barea edo Pazifikoa deitzen duten itsasoaren hegoaldean nunbait kokatzen den Hawai ugarteraino. Ipar- Ameriketako Estatu Batuen kondu ekarria da, nahiz Estatu horietarik biziki urrun den. Badu orai zonbait aste noiz nahi aipatzen dela ugarte hori eta ez arrazoinik gabe bixtan dena. Han badira bospasei sumendi eta heietarik batto, Kilauea deitzen dena, itsuski iratzartua da, makur frango eginez. Egia erran, iratzartze horrek ez du nehor biziki harritu. Jazkotzat...

Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 07a

NABO Winnemuccan biltzen, Jaialdi 2020 prestatzen eta Euskaletxeak.net

WINNEMUCCA, NEVADA.

Iragan asteetan iragarri bezala, helduden asteburu huntan eginen da Nevadako Winnemucca herrian NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen Biltzar Nagusia edo hemen Convention deitzen dena. Ostiralean, goizeko 7:30etarik goiti NABOko kide diren euskal etxeetako bina ordezkarik eskubidea izanen dute heien klubaren izenean bilkuran parte hartzeko. Besteak beste, eta urte guziz bezala, hauteskundeak ere programan dira, federazioko lehendakaria hautatzeko. Eta erran...

Gogoa hazi | 2018ko Ekainaren 07a

Baratze zolako harria

1960ko hamarkada hartan gira. Gehexan mendiko etxe xume batetako semeak hemezortzi urte, gaztetasunaren garai gordinean da. Egun, atorra berria eta 'pat'eph' galtzak soinean, mobiletez, lagunekin badoa, tarrantan, dancing-era. Salan, mutil guziak barraren inguruan metatuak, baso bat eskuetan. Bestaldean neska guziak lerroan. Bada kalaka, irri ta kakarazka... Erdian, gune hutsa. Itsasoa. Erdira menturatzen dena ito daiteke. Azkenean mutiko bat, aski edana, menturatu da itsasora, neskeen...

Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 07a

Egun eta Bihar

Lanez itoak (beretik)

Joanden astean, sail huntan berean aipatzen gintuen minixtroen laguntzaile hurbilak diren batzuk badituztela, zonbaitek segurik, arrangura handiak, arrunt lanez itoak, goizean goizik jadanik lanean, aratsetan berant arte berdin, pausaldiak labur eta noiz nahi ba erasiak! Edouard Philippe gobernuburua berriz ere mintzatu da hortaz eta ez da ukatu ainitz galdetua zaiotela, gau eta egun kasik, minixtroen sahetseko laguneri. Hainbestenarekin, hara nun deputatu...

Mundu zabalean | 2018ko Ekainaren 07a

Exit Whirlpool lantegia, hona WN Amiens hirian

Joan den ostegunean hetsi zituen ateak Whirlpool lantegiak Amiens hirian (80dep). Bertan ari ziren 280 langileetatik 180ek beste enpresa batetan lana hartu dute biharamunean, baina Whirlpoolen bastiza hartan berean. WN deitzen da enpresa berria, Nicolas Decayeux izeneko enpresaburu batek muntatu duena. Whirlpoolen ari ziren 100 langileren erdiak erretreta hartu du, berrogeitsu batek 18 hilabete iraunen duen formakuntza bat abiatu, eta dozena bat bere kontu eman da. Whirlpoolek Amiens-eko...

Hegoaldean | 2018ko Ekainaren 07a

Hegoaldean

"La Manada" auzi-erabakiari buruzko helegitea

Duela zenbait aste iragan zen 2016ko Sanferminetako talde bortxaketari buruzko auzia. Bost akusatuek bederatzina urteko presondegi zigorra ukan zuten. Ebazpen horrek protesta handiak eragin zituen, epaileek ez dutelako gertakaria bortxaketatzat hartu, baina soilik abusutzat. Maiatzaren 28an, Nafarroako Lurralde Auzitegiak hartu erabakiaren kontra helegitea aurkeztu du Iruñeko Udalak. Bost akusatuei leporatzen zaizkien delituen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016