Kostaldean | 2018ko Ekainaren 21a
Aurten ere, herriko besta kartsu eta alegerak izanen dira Donibane Lohizunen. Egitarau nasai batekin, aitzineko urtetan moldatua izan denaren ildo beretik. Hasteko, ortzegun aratsean, ekainak 21, musikaldi bat gaitza izanen da jai-alai pilota plazan, "Musikaz" ikusgarria, Kalakan taldearekin. Ortziralean, aratsaldeko 6-ak eta erdietan, Karrika Handia airostuko da, alde batetik haurren danborrada eta bestetik Kaxkarot Banda. Denbora...
Kostaldean | 2018ko Ekainaren 21a
Gaitzeko obrak akulatuak izan dira Hendaian Jean-Jaurès eskolaren dena berritzeko. Eraikinaren parte handi bat ez da segur oraikoa, 1924-an egin baitzen, badu kasik ehun urte. Herriko Etxeak nahi ukan ditu bi ikastegi hor ezarri, aspaldian hor zen eskola publikoa bai eta ikastola, bakoitxak bere tokia axtikiz, bakoitxak ba bere sartzea, biek elgarrekin gozatu behar aterbe handi bat, aski ederki muntatua. Estreinaldia egin dute ikasurtea arras bururatu baino lehen, haurrak hor zirelarik...
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 21a
Parioa, edo urrats handia bederen deliberatua dute helduden asteburuko New Yorketik iparrera, New England izena duen eskualdean bizi diren euskaldunek eta hor 2002tik goiti lanean den New England Basque Clubak (lehenik Rhode Island Basque Club zuen izena, gero egungo izena ezarri zakoten). Erran dezagun, hasteko, New England eskualdea sei estatuk osatua dela: Maine, Vermont, New Hampshire, Massachussets, Rhode Island eta Connecticut. Horietarik, Rhode...
Inbido | 2018ko Ekainaren 21a
Hamar bat egunez segurik, beharriak tutatu daizkigute Kanadan iragan baita G7 delakoaren biltzar nagusia. Eta geroztik beharriak egundainokotan tutatzen daizkigute helduden urteko biltzar nagusia Frantzian egitekoa baita, sasoin berean, usaiaren ez galtzeko, eta gehiago dena Miarritzen. Entzuna dugu jadanik badirela apailu batzu, biltzar berezi hortarat etorriko diren kargudunak zoin hoteletan ezarriko diren eta holako... Bixtan da ere Miarriztar frangori ohore handia zaiotela hori, beren...
Gogoa hazi | 2018ko Ekainaren 21a
Manex Pagola-ren lur huntako ibilbidea lerro zonbaitetan laburbiltzea ez da gauza errexa. Iduri luke kasik bizi bat baino gehiago ukan duela hainbeste dira jorratu dituen arloak. Nik soilik aipatuko dut hemen kantaria eta kantugilea. Beste batzuek aipatuko dute bestalde haren ibilbide politikoa. Kantuaren aldeko tirria sortu zitzaion Manex-i ttipi-ttipitik Landibarre Elizetxeko familiaren gerizapean eta Behauneko eliz-alkietan. Mixel Labéguerie-ren miresle eta jarraitzailea izan zen 1960....
Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 21a
Badu kasik berrogoi urte Robert Boulin minixtroa naza batean itoa atxeman zutela, denak harritu baitziren. Ondoko egunetan erran zen itxuren arabera segurik bere buruaz beste egin zuela. Familiak ez du haatik hori onartzen eta Fabienne Boulin-Burgeat minixtro zenaren alabak bereziki borroka aitzina segitzen du egia jakin nahiz, pentsatzen baitu norbaitek hil zuela beste norbaitek manaturik lan tzar horren egiterat.. Duela hiru urte egundainokotan ikerketa batzu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016