Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 05a
Telesforo Monzonen aita Bizente Monzon eta ama Kontxa Ortiz de Urruelarentzat, Donibane Lohizune atseden eta maitasun habia izan zen: han ezagutu zuten elkar, han ibili ziren ezkongaietan, han ezkondu ziren, hain zuzen Senperen, han munduratu zen Francisca bigarren alaba, han bizi izan zen familia osoa -gurasoak eta sei senide: lau alaba eta bi seme, Telesforo premua zela- 1910etik 1914ra -hantxe egin zuen lehen jaunartzea Telesforo Monzonek- eta hantxe hil zen 1913ko eguberri egunez,...
Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 05a
Aspaldixkoan mutiko gaztek ez dute gehiago soldado zerbitzuaren egiterik nun ez duten beren baitarik armadan sartu nahi! Bizkitartean, gero eta usuago aipatzen da zerbitzu berri bat, mutiko eta neska denek egin behar luketena, zerbitzu bat ez militarra haatik bainan herri-zerbitzu bat nolazpait, gazteak hobeki ohartzeko herri bereko seme eta alaba izaiteak zinez haurride egiten dituela eta denen arteko elkartasun hori hazi behar dela bizi guzian. Solas ederrak...
Hegoaldean | 2018ko Uztailaren 05a
Mariano Rajoy kargutik kendu eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente jartzeak esperantzak piztu ditu Euskal Herriarentzat. Joan den asteko Herrian jadanik aipatua dugu ekainaren 25ean Iñigo Urkullu lehendakariak eta Sanchez presidenteak Moncloan egin duten bilkura. Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, bi agintariak ados jarri dira "bi aldeko talde iraunkorra" sortzeko, Gernikako Estatutuan transferitu gabe dauden 37 eskumenak...
Mundu zabalean | 2018ko Uztailaren 05a
Andres Manuel Lopez Obrador (AMLO) deitzen da Mexikoko presidente berria. Hirugarren aldikoz aurkeztearekin kausitu du bozen %53. Urrun utzi ditu Ricardo Anaya kontserbadore gaztea (bozen %22) eta Jose Antonio Meabe (bozen %16), hauxe orain arte gobernuan zen alderdi iraultzaile instituzionalekoa. 64 urte ditu presidente berriak. Argiki ezkerretik ari zela erranik, engaiamendu sozial bizkorrak plazaratu ditu, hala nola gutxieneko soldataren...
Kostaldean | 2018ko Ekainaren 28a
Donibane Lohizunen, xarmanki joan dira Jondonane bestak, aroa alde burutik buru, goizetik arats gaitzeko iguzki ederrarekin. Hasteko, hiru egunez segidan, komertsantek eskaini merkaldiek ukan dute arrakasta pollita. Lehen hitzordu handia jai-alai pilota plazan izan da Kalakan talde famatuarekin, bildu da jende eta denak loriatuak, gain-gainetik preziatzen zutela besteak beste, molde berri miresgarri batean emana, Ravel ziburutar musikagile zenaren...
Inbido | 2018ko Ekainaren 28a
Hauxe da galdea hori berriz! Nor ditakeen "Pariseko andererik ederrena"! Andere ainitz eta ainitz bada Parisen eta nehork ez ahal ditu denak ezagutzen, gehiagoko funtsik gabe erraiteko zoin den ederrena! Gainerat, zer da edertasuna azkenean? Zuretzat ederrena ez da beharbada hala enetzat. Eta alderantziz... Bizkitartean, olerkari batzuk askotan errepikatzen duten gauza da hauxe, Pariseko andererik ederrena dela, eta batere dudarik gabe heien gustuko, Eiffel dorrea! Andere xaharra segur, 129...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016