Gogoa hazi | 2018ko Ekainaren 28a

Balizko diozesako bestak (Herria n°3454)

Barkatu irakurle, Balizko errotak, irinik ez. Balizko esnearekin ezin gosaldu. Balizko olak burdinik ez. Balizko diozesak, Mandiok nahiko zuen bestarik ez. Artikuluaren hastapenean ezarria zen bezala, errealitatetik ihes egiteko molde bat zen. Ez dute denek hola hartu. Beharko nuen ipuin bat bezala bukatu: Hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Baionako plazan....

Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 28a

Arrakasta ederra izan da New London-eko lehenengo Basque Fest euskal festa

NEW LONDON, CONNECTICUT.

Hiri huntan egiten zen lehenengo euskal festa zen, eta ederki pasatua da, joanden larunbatean. Eguna hastean aroa ez zen sobera lagun izan, baina orenek aitzina egin ahala euriaren irriskua urruntzen joan zen eta euskal festa azkartu zen New London-eko erdigunean, Parade Plazan, Baleen monumentua den lekuaren ondoan.

Izan ere, Estatu Batuetako britainiar historiari lotua da New London. New England izeneko eskualde zabaleko hiriburu da, itsaso...

Gogoa hazi | 2018ko Ekainaren 28a

Haurren Nigarra

Amerikar Estatu Batuetako oraiko lehendakariak, bere herrialdea begiratu nahiz, Mexikotik etorri jendeak kanporatu ditu, beren etxetarat haizatu, bainan heien haurrak, ttikiak, Estatu Batuetan atxikiz. Zer bortizkeria, bai haurrentzat, bai burasoentzat! Ez da azken kolpea presidente horren partetik eta ez ditake azkena! Bainan, haur horien nigarrak sare sozialetan zabalduak izan dira eta mundu osoan entzun dira. Haurren oihuek, etengabe aita galdeginez, eresi eta kexu, bihotza urratzen...

Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 28a

Egun eta bihar

Aspaldikoa!

Kasik ahantzia ere ginuen ixtorio hori, alta zonbait eta zonbait aipaldi ukan zuena duela urte bat eta erdi! Nola François Fillon gobernuburu ohia, ainitzen ustez president-bozetan aise eta aise irabazle beharra zena, batere funtsik gabe galdu zen ikaragarriko saltsa nahasi eta mintu batean! Baizik-eta Pénélope bere emazteari gaitzeko hilabete- sari ederra segurtatzen ziola batere etzelarik lanean ari edo biziki guti! Eztabada korapilotsu batzu piztu ziren bai eta...

Hegoaldean | 2018ko Ekainaren 28a

Hegoaldean

"La manada" San Ferminetako 5 bortxatzaileak aske

"La Manada"- behi saldoa- izenarekin ezagunak diren Sevillar 5 gazte, aske uztea erabaki du Iruñeako auzitegiak. 2016ko San Ferminetan, neska gazte bat bortxatu eta bortxaketaren irudiak internetez hedatzeaz akusatuak, auzitegiak ez zuen bortxaketa bezala kontsideratu, baizik eta sexu indarkeria bezala. Fiskalak 20 urteren preso zigorra galdaturik, auzitegiak 9 urteko preso zigorra ezarria zien. Bainan sekulako kritikak eta...

Mundu zabalean | 2018ko Ekainaren 28a

Mundu Zabalean

Erdogan garaile Turkian

Joan den astelehen goizean Turkiako presidente eta deputatu bozen emaitzak ez ziren oraino egiaztatuak. Hala ere Recep Tayyip Erdoganek igande gauean berean garaipena oihukatua zuen, bozen %52,5ekin. Muharrem Ince CHPko alderdi sozial-demokrateko hautagaiak emaitza ona atera zuen bozen %30,7rekin. Kurdiarren sustenguarekin aurkeztu den HDP ezker alderdiko Selahattim Demirtas hautagai presoak bozen %8a eskuratu zuen. Deputatu bozetan AKP Erdoganen alderdiak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016