Mundu zabalean | 2018ko Uztailaren 19a

Pizza, ogitartekoa eta Big Beñat

"Ostatugintza zaluaren" sektorean kokatzen dira gero eta gehiago hazkurri, jendea hiritartzearekin arrakasta urtero emendatzen zaiela.

Euskal diaspora | 2018ko Uztailaren 12a

Uda abiada bizian... Renoko Udaleku, Sanfermin, barnetegia, Habana...

RENO, NEVADA.

Igandean haurrak heldurik, joanden astelehenean hasi da Renon NABOko 2018ko Udaleku. Ehun dira aurten, zazpi estatuetarik bilduak --ahantzi gabe Kanadako bi eta Euskal Herriko hiruak-- helduden asteko ortziralera arte euskaldun aktibitate huntan arizanen diren haur eta gazteak, 10-15 urte artekoak. Arnegitar arrazako Kate Camino zuzendari, aurten Bizkaia ukanen dute ardatz eta herrialde hortako dantza eta kultura gaiak landuko dituzte bereziki, Euskal Herriko eta...

Kostaldean | 2018ko Uztailaren 12a

Atun-Besta alegera Donibanen eta Ziburun

Joanden larunbatean, Atun-Besta arras polliki iragan da Donibane Lohizunen eta Ziburun. Jaz etzena egin Donibanen, eguraldi txarraren gatik, Ziburun aldiz egin zena gisa hartako aterbea badutelakotz portuan berean. Larunbatean beraz bazterrak airos ziren, aroa arrunt alde, goizean oraino batzu beldur baziren ere ortziak jiten ahal zirela. Oro har haatik, izan dira urteak aise jende gehiago bildu baita, nahiz bazen segur halere mugimendu! Zerk egin du usaian baino jende gutiago izaite hori,...

Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 12a

Apailu bereziak

Maiatza da urteko Sasoin ederrena Artaldearendako bereziki Urteak jin urteak joan, behar baitu larrez aldatu. Sei hilabete oporretan egonik Astoak bidaia luzea du orain gogoan Xixtrak gaindika kargaturik Etxolarat heltzea du bere ametsa. Anderek ileak ongi moztu eta Tintadura berezi batez bizkarra markatua Joare distirantsuekin lepoa apaindua Ukanen baitute behako bidea zeharkatzean. Xakurra ongi bazkatu eta Lanez gainditua izanen baita Xoil bat urduri, artaldea lasaiki borturat...

Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 12a

Bidaia luzea

Egun berezi bat dugu baserrian Etxekoak goizago jeikiak baitira Zergatik? Larrez aldatzea denen gogoan Azken apailuak finkatu behar dituztela. Etxeko anderea lanetik gelditua eta ez aldatua Askaria prestatu behar gizon guzier Bai eta ere bazkaria artzain eta laguner Bidaia luzea ukanen baitute, mendirat heltzeko. Astoa gainetik kargatua Esne bidun, kaiku, baliza eta beste Lepoa apaldua, gaixo malerusa Zonbat kilometro behar baititu egin tokirat heltzeko. Gibeletik artaldea oso...

Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 12a

Egun eta Bihar

Aldizka

Joko pollita pentsatua daukute hori ere, gauza bat orai arte etzena egiten, nun etzuten egiten ixilka bezala, ondotik nehori deusik erran gabe... Edouard Philippe gobernuburuak minixtro guziak errezebitu ditu beraz aldizka eta bakoitxarekin egon da solasean buruz-buru... Zer erran ote dute elgarri? Hori ez dakigu eta ez jakinen ere hain segur. Gobernuburua erasiaka arizan ote da batzuekin eta dena konplimendu beste batzuekin? Ez omen zen batere hori bilkura horien...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016