Hegoaldean | 2018ko Uztailaren 12a
Joseba Asironek Iruñeko udalgobernua berritzeko erabakia hartu du. Ondorioz, Izquierda- Ezkerra eta Aranzadi taldeetako hautetsiak karguetarik kendu ditu. Auzapezak erabaki hori hartu du inbertsio jasangarrien bozketan bi alderdi horiek izan duten jarrerarengatik haienganako konfiantza galdu duelako. Bozketa horretan, EH Bildu eta Geroa Bai alde atera dira baina Izquierda-Ezkerra eta Aranzadi taldeek abstenitzeko hautua egin dute. Horregatik,...
Mundu zabalean | 2018ko Uztailaren 12a
Harridura handiena sortu dute hedabideetan Etiopiak eta Eritreak, joan den igandean ofizialki aitortu dutelarik harremanak irekitzen dituztela. Isaias Afwerki Eritreako presidenteak eta Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak elkarrekin bildu eta egin dute aitorpen ofiziala. Alabaina, bazuen 20 urte osoki hetsirik zeudela bata besteari. Estatu horiek aipatzearekin ekialdera, itsasgorrira eta indio ozeano alderateko Ertafrikako lurraldez ari...
Kostaldean | 2018ko Uztailaren 05a
Jarriak gira Guitaralde izen horri, zazpigarren urtea baita hola deitzen den festibala muntatzen dutela Hendaian. Antolatzaile, Guitaralde elkartea eta Herriko Etxea, Jean-Marie Ecay zuzendari. Aurtengo festibala aste huntan, ortzegunetik iganderat, lau egunez beraz, heldu baita uztailaren 5-etik 8-rat. Zernahi musika mota entzuten ahalko da, gitarari lehen tokia emanez bixtan dena, sail guziaren izenak berak manatzen duen bezala. Ikusgarri frango urririk gainerat. Egitarau nasaia, hiri...
Kostaldean | 2018ko Uztailaren 05a
Donibane Lohizunen, aspaldian aipu da portuaren bazterreko hirigune horren arramoldaketa handi bat. Oraikoan, apailueri ari dira karraskan eta proiektua larrilarria bederen aurkeztua izan da Herriko Etxeak muntatu bilkura batean. Proiektu hori gogoan erakusketa berezi bat izanen da ikusgai Herriko Etxean, Ramiro- Arue gelan, uztailaren 9-tik goiti, irail ondarra arte. Bakoitxak egiten ahalko ditu eta idatziz uzten ahalko han berean berari egokiak...
Inbido | 2018ko Uztailaren 05a
Afrika hego-ekialdeko herrialde bat da Mozanbike, luzaz eta luzaz portugesen gomendio izana eta bere gain jarria, jazarkunde bortitz baten ondotik, duela 43 urte. Geroztik, beren arteko gerla izigarri bat ukana dute, hamasei urte iraun duena. Ondorioz, kasik miliun bat hil eta ikaragarriko desmasiak. Badu orai hogoi bat urte bazterrak hein bat lasaituak direla nolazpait. Udaberri huntan haatik, berriz ere gaitzeko berri txarrak jin dira eskualde hortarik. Atentatu handi batzu izan baitira,...
Euskal diaspora | 2018ko Uztailaren 05a
Iragan astelehenean abiatuak dira oinez Mauletik Euskarabentura ekimenean parte hartzen ari diren 110 gazte euskaldunak, gehi heiekin doazen 30 helduak. Uztail osoan Euskal Herriko bazterrak zeharkatuko dituzte, zazpi probintzietako txokoak, historia, biztanleak, tradizio eta ohidurak, ospakizunak eta gehiago zuzenean leku bakotxean bertako jendeen eskutik ezaguturik. Badira hor Diasporako bi kide: Imanol Basterra, Argentinako Patagoniakoa, eta Estatu Batuetako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016