Hegoaldean | 2018ko Ekainaren 21a

Hegoaldean

Altsasuko auziaren Ondorioak

À¢'ž'¤Auzipetuen aldeko protesta mugimenduak:

Altsasuko auzian zigortuak izan diren zortzi gazteen sostenguz, Ernai gazte erakundeko zenbait militante Espainiako Gobernuak Iruñean duen ordezkaritzan sartu eta haietako zortzi eraikinaren kanpoaldean kateatu dira, ekainaren 12an. Ekintza horren bidez, kondenatuak izan diren gazteen zuritzea galdegin nahi izan du Ernaik. Oren batez estekaturik egon ondoan, Espainiako Polizia...

Mundu zabalean | 2018ko Ekainaren 21a

Mundu zabalean

Turkian presidente eta deputatu bozak igandean

Recep Tayyip Erdogan presidente bozka bidez hautatua izan den lehen presidentea da Turkian. Herritarren ganik zuzenean duen kargu horrekin deputatuen ganbara azpitik duela erakutsi du berriki, bat batean erabaki baitu urte bat eta erdiz aitzinatzea deputatu bozak, bai eta deputatu kopuruaren emendatzea 550etatik 600etara. Hots presidente eta deputatu bozak heldu den igandean iraganen dira Turkian. Erdoganen alderdiak (AKP) bozen %40a...

Kostaldean | 2018ko Ekainaren 14a

Euskaralai besta alegera Donibane Lohizunen

Donibane Lohizunen, xarmanki iragan da joanden igandean Euskaralai besta guziz herrikoia, Begiraleak elkartea antolatzaile. Aroa ere alde aratsalde ondarreko mutxikoen tenorea arte... Bazen denetarik, dantza, kantu, bertsu, antzerki, lekukotasun eta beste... Taloak ere biziki onak!...

Kostaldean | 2018ko Ekainaren 14a

Kostaldean

Ekaineko ihauteriak

Denen buru, ez omen da sasoinik ihauteriaren ospatzeko! Veneziako ihauteria famatuetan ibiltzen diren batzuk hango jauntzi eder bereziekin urte guzian nun nahi egiten dituzte ateraldi batzu. Horietarik andana bat Donibane Lohizunen zen iragan asteburuan. Jakizazue karrikak ederki airostu dituztela!

Bidasoako paleta lehiaketa

Urruñako Berttoli elkarteak muntatua Antxeta Irratiaren sustenguz, Bidasoa aldeko pilota lehiaketa, paleta jokoan,...

Inbido | 2018ko Ekainaren 14a

Behako bat Eslovenia herrialdeari

Eslovenia da Europa hegoaldeko herrialde bat, gure eskualdetan ez dena biziki aipatzen, ez delakotz biziki ezagutzen ere... Nahiz Europa Batuan barne den... Udaberri huntan denik ere ukan du eta badu aipaldi gehixago, deputatu-bozak baitzituzten berrikitan, giro berezi batean iragan direnak. Hauteskunde horietako gai nagusia hauxe izan da: gero eta etorkin gehiago sartu nahi-eta Esloveniarat, nola behar zaioten ihardoki, denak sartzerat utzi, sartzeak mugatu ala arrunt debekatu. Arrunt...

Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 14a

Philippe Acheritogaray, Kate Camino eta Mayi (Berterretche) Petracek, NABOko buru hautatuak

WINNEMUCCA, NEVADA.

Ipar Nevadako Winnemuccan egin du joan den asteburuan urteko bere 'Convention' edo Biltzar Nagusia NABO Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioak. Hiru eguneko ospakizuna izan da: ortziralean goizean goizik hasirik, goiz-arratsaldez, NABO Biltzarra, eta ortzirale iluntzean, Winnemuccako euskal besten abiatzea, igande arratsaldera arte. Besta politak izan dira, eta NABOko kide diren euskal etxeetako ordezkari frango bertaratu dira, baita dantzariak eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016