Gogoa hazi | 2018ko Ekainaren 14a

Balizko diozesako bestak.

Egin dezagun behingoan haurrek bezala, aditzaren iragana baliatzen dute errealitatetik ihes egin eta josteta munduan sartzeko: "Ni nintzen artzaina eta zu zinen ardia..." adibidez. Horri esker beren errealitatea sortzen dute eta... bizitzen.

Igande arratsaldean, kalostrapera hurbildu nintzenean, lehenik ikusi nuena etzen izan sotana beltz andana bat, baina jendea nahasmahas, zahar eta gazte, Herri Urratseko bolondres eta bisitari inplikatuen itxurakoa, batzu lanean, bertzeak bestan,...

Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 14a

Egun eta Bihar

Berri txarra

Berri hitsa da, untsa latza, joanden egunean zabaldu den hori. Bordeleko aldean den Ford lantegi handia zerratzerat doa. Helduden urtean gelditzekoa da nun ez den mirakuilu baten iduriko zerbait gertatzen arte hortan. 886 lagunek badute hor beren laneko segida. Nun kausitzen ahalko dute beste lan bat? Bazterrak kexu dira. Ainitzek diote nagusi handia, Ameriketan dena, jendeaz trufatzen dela. Alde batetik, ez duela indarrik biziki egiten ikusteko beste norbaitek ez...

Hegoaldean | 2018ko Ekainaren 14a

Hegoaldean

Gobernu aldaketa Madrilen

Aldaketa nabarmena gertatu dena Madrilen: auzitegiak, PP alderdia eta goi kargudun andana bat ustelkeriaz kondenaturik, sozialistek aurkeztu zentsura mozioak gehiengoa lortu du Madrilgo legebiltzarrean, Podemos, EAJ, Bildu eta katalandar alderdien laguntzari esker. Sozialistek gobernu berria osatuko dute oraiko ustez beren artean bakarrik. Aldaketa nagusien bidea ireki ote da? Ilusio haundirik egin gabe, aldaketa nagusirik ez da espero sozialisten...

Mundu zabalean | 2018ko Ekainaren 14a

Mundu Zabalean

Klima beroketa eta gu

Akitania Berriak ikerketa bat eginarazi du lur guziak jasaiten duen klima beroketak hemen zer kanore duen usnatzeko. "Aclima terra" ikertaldeari manatu dio miaketa lana. Honek 370 adituren artean bildu emaitzetan bermatzen den bilduma bat plazaratu du. Hor ateratzen da azken ehun urtetan klima 1,4ez berotu dela. Baina ohartu dira beroketa ez dela izari berekoa kanpaina gunetan eta betoneztatuak diren hiri plazetan. Eguzkiak landare berdeak hunkitzen...

Kostaldean | 2018ko Ekainaren 07a

Kostaldean

Pilota eta margolaritza

Donibane Lohizunen, herriko batzokiak muntatu du joanden astean uda aitzineko azken hitzaldia. Gaia arras berezia eta biziki interesgarria, pilota eta margolaritza, Goya famatuaren denboratik gutaraino. Hizlaria, Robert Poulou pilotari ohia, margolaritzaren mundu hori errotik ezagutzen duena. Bildu da jende, ehun bat lagun, eta denak loriatuak ziren. Bilkura arras luzea izan da, kasik bi oren, bainan nehork ez du erran luzeegia zela, gaitzeko altxorra...

Kostaldean | 2018ko Ekainaren 07a

Bazela mugimendu!

Donibane Lohizunen, izan da segur mugimendu ekaineko lehen asteburu hortan! Auzapezak gomitaturik, badian zen "Hermione" itsas-untzi beladun famatua egonaldi labur batentzat, Pasaiatik heldu eta Bordelerat ari. Zernahi jende hurbildu zaizkio, ainitz argazki hartzen zutela. Hurbildu bakarrik, hautetsi eta kargudun multxo bat salbu nehor ez baita untzirat igan. Igandean, Begiraleak elkarteak eskaintzen zuen Udaberria Dantzan, zazpi probintzietarik etorri dantzari andana eder batekin. Airoski...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016