Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
Jatorri Deiturako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 46 sagardotegiek, 2024an 1,3 milioi litro sagardo ekoiztu dituzte, 2023an baino %60 gutiago. Gutitze hori sagarraren uztaren apaltzearen ondorioz izan da. Maite Retolaza Euskal Sagardoaren arduradunak azaldu duenez, joan den neguko baldintza meteorologiko txarrek uzta murriztu zuten, baina kalitate handiko fruituak eman dituzte emaitza gisa. 2024an ekoiztu sagardoak usaintsuak direlako nabarmentzen dira, kolore biziagoa eta gorputz handiagoa...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
Datorren urtean, Gipuzkoan eta Bizkaian txakolinetarako mahasti berrien baimenak 15 eta 10 hektareara mugatuak izanen dira. Horrez gain, azken urteetan bezala, ezin da mahastirik berriz landatu, ez eta horien gaineko eskubideak aldatu. Merkatuaren joerak aztertu eta oraindik gauzatu ez diren landatze eskubide eta baimenak kontuan izanda hartu dute erabaki hori jatorri deiturek.
...Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
Eusko Jaurlaritzak ekainaren 30era arte luzatuko ditu auto elektrikoak erosteko eta kargatze azpiegiturak jartzeko dirulaguntzak, Energiaren Euskal Erakundeak iragarri duenez. Plan hori Europar Batasunak finantzatzen du eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen du. 35 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu ibilgailu elektrikoak erosteko eta 30 milioikoak kargatze azpiegiturak jartzeko. Energiaren Euskal Erakundeak 17.400 eskaera eskuratu ditu, eta horien %91...
Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gero eta jende gehiagok gaua kale gorrian iragaiten du. Ramon Ibeasek, Gasteizko Caritaseko idazkari nagusiak dio prekarietateak gora eginaren ondorioa dela, eta ohartarazi du kale gorriaz gain, anitz direla alokairuko geletan bizi diren familia osoak. Azken urteotan egoera behartsuan direnak gero eta gazteagoak dira, bestalde dio pobreziak emazte profila duela. "Arazoa estrukturala da, azken 60 urteetan ez dugu bidea aurkitu emazteei lekua egiteko". Horrez...
Orotarik | 2025eko Urtarrilaren 16a
Dendaria
Dendaria aipatuko dut, hots oihala lehenik bastan ezartzen duena, gero hausten duena aizturrekin eta azkenean josten duen emaztea. Dendari eta denda hitzak ezagutzen dira euskaraz bainan hitzen erran nahia aldatuz joan da mendeetan gaindi. Zergatik gertatu den agian zilatuko dugu ondoko lerroetan.
Dendari jende izena izaten ahal da eta Oztibarren ezagutzen...
Gogoa hazi | 2025eko Urtarrilaren 16a
Lagunarteko solasaldietan, gisa hartako gaia planteatzen denean, erran ohi dut nere belaunaldiak (gerla-ondo berehalakoak), bete-betean harrapatu dituela "Hogeita hamar Loriatsuak" deitzen den aroaren abantaila eta alderdi onak. Erraiten da berrogeita hamar urte barne ezagutu dela hor lehenago bostehun urtez ezagutzen zen aldaketa. Baina, ororen buru, galdera sortzen da: dena onerako soilik izan al da? Azkenean, jendea urosago bizi ote da? Eta zer da urostasuna edo zoriona? Urte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016